2003/05/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2003ko ASTE SANTUA


2003ko Aste Santuan bidaiarien sarrerak %8 gehiago izan dira 2002koan baino


Bidaiarien gehikuntzarik handiena Gipuzkoan (%14) izan da, ondoren Bizkaian (%4), eta Araban (%-1), ostera, apur bat jaitsi da.


2003ko Aste Santuan, 55.138 bidaiari-sarrera erregistratu dira, aurreko urteko aldi berean baino %8 gehiago, EUSTATek eskainitako datuen arabera. 2002ko eta 2003ko datuen arteko konparazio-kalkuluak egiteko, Aste Santua modu honetan definitu dugu: Aste Santuko astelehenetik Pazko-asteko ostirala arteko egunak, biak barne, hartzen ditu Aste Santuak, hau da, guztira 12 egun, turismo-sektoreko eragileekin adostutakoaren arabera.


Horrela, 2003an, 4.000 bidaiari-sarrera inguru gehiago izan dira iaz baino; estatuko bidaiariak %6 gehitu dira eta atzerrikoak %14. Aste Santuan, bidaiarien kopurua Gipuzkoan gehitu da nabarmenen eta urte arteko %14ko gehikuntza izan du. Ondoren, Bizkaian %4 gehitu dira eta Araban, berriz, %1eko jaitsiera arina izan da.


2003ko Aste Santuan, 103.764 gaualdi erregistratu dira, hau da, iaz baino 6.000 gaualdi gehiago eta %6ko gehikuntza. %14 igo dira gaualdiak Gipuzkoan, %2 Bizkaian eta %6 jaitsi dira Araban.


Bidaiarien batez besteko egonaldia, beraz, apur bat laburtu eta 2002ko 1,91 egunetik aurtengo 1,88 egunera pasa da.


Plazakako betetze-maila nabarmen jaitsi da Araban (ehuneko 11 puntu) eta apur bat gutxiago Bizkaian (ia hiru puntu), baina Gipuzkoan hobetu egin da aurreko egoera (ehuneko 5 puntu gehiagorekin %48,8tik %53,7ra pasa da). Argi dago betetze-maila bi faktoreren mende dagoela: batetik, gaualdi-kopurua eta bestetik, eskainitako plaza-kopurua. Azken horiek, bilakaera positiboa izan dute azken aldian eta Araban eta Bizkaian gehitu dira batez ere.



Nekazalturismoa: 2003ko Aste Santuan bidaiarien sarrerak (%21) eta gaualdiak (%10) ere gehitu egin dira.


2003ko Aste Santuan, nekazalturismoko establezimenduetan, 4.140 bidaiari-sarrera zenbatu dira, aurreko urtekoan baino %21 gehiago. Urte arteko gehikuntzak Gipuzkoan (%42) eta Araban (%11) izan dira, baina ez Bizkaian, %1 gutxitu baitira. Euskal AEko guztizkoan estatuko bisitariak gehitu egin dira eta atzerrikoak, berriz, gutxitu, Gipuzkoan izan ezik.


Nekazalturismoaren sektorean 11.434 gaualdi egin dituzte, 2002ko Aste Santuan baino %10 gehiago; Gipuzkoan (%22) eta Bizkaian (%6) gehitu egin dira, baina jaitsi egin dira Araban (%-10).

Bidaiariko batez besteko egonaldia 3,02 egunetik 2,76 egunera laburtu da Euskal AEko guztizkoan eta plazakako betetze-maila ehuneko puntu bat hobetu da (%1).





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Perez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2003ko Aste Santuan bidaiarien sarrerak %8 gehiago izan dira 2002koan baino

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SEMANA SANTA DE 2003
Eguneratze data : 
2003/05/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002130_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali