2003/05/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2003ko APIRILA


Bidaiarien sarrerak %12 eta gaualdiak %17 gehitu dira 2003ko apirilean


Aldakuntza horiek baloratzerakoan, urte arteko konparazioan, kontuan hartu behar da 2003ko Aste Santua apirilean izan dela.


2003ko apirilean, 131.506 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 4.000 bisitari gehiago, hau da, %12ko gehikuntza, EUSTATek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerek bilakaera desberdina izan dute hiru herrialdeetan. Urte arteko hazkunderik handiena Gipuzkoan izan da %20ko hazkundearekin, ondoren Bizkaian %9koarekin eta azkenik, Araban %2ko jaitsiera izan da.


Estatuko bidaiarien sarrerak %15 gehitu dira Euskal AE osoan eta atzerriko bidaiarien kopurua ere gehitu da, baina arinago, %4, hain zuzen ere. Estatuko bidaiariak herrialde guztietan gehitu dira, baina ez modu berean: %25 gehitu dira Gipuzkoan, %12 Bizkaian eta %1 Araban. Atzerriko bisitarien kopurua igo egin da Gipuzkoan (%10) eta Bizkaian (%3), baina jaitsiera nabarmena izan du Araban (%-14).


2003ko apirilean, 246.434 gaualdi erregistratu dira, hau da, aurreko urteko hil berean baino ia 36.000 gehiago eta %17ko gehikuntza. Egindako gaualdien kopuruak urte arteko bilakaera positiboa izan du herrialde guztietan: Gipuzkoan %27, Bizkaian %11 eta Araban %5 igo dira.


Bidaiarien batez besteko egonaldia hobetu egin da Euskal AE osoan eta 2002ko apirileko 1,79 egunetik aurtengo apirileko 1,88 egunera luzatu da. Luzatze horrek hiru herrialdeei eragin die: Araban %7, Gipuzkoan %6 eta Bizkaian %2 luzatu baitira.


Betetze-mailaren egoera ere, bai plazakakoena eta bai gelakakoena, hobetu egin da Gipuzkoan eta Bizkaian, baina ez Araban, eta hemen eragin negatiborik handiena hiriburuan izan da.



Lehenengo lauhilekoko konparazio-datuak


Baina 2003ko lehenengo lauhilekoko datuak iazko aldi bereko emaitzekiko erlazioan aztertuta, konparazioa homogeneoagoa da Aste Santuko jaien egutegiaren eragina (iaz martxoan izan zen eta aurten apirilean) desagertu egiten baita. Horrela, 2003ko lehenengo lau hilabeteetan, 426.385 bidaiari-sarrera erregistratu dira, iaz baino 5.000 gehiago, eta erregistratutako gaualdiak 768.751 izan dira, iazko aldi berean baino 1.500 gehiago. Bidaiarien sarrerak eta gaualdiak ere igo egin dira Bizkaian eta Gipuzkoan lehenengo lauhilekoan: %2 igo dira bidaiarien sarrerak Gipuzkoan eta %4 Bizkaian, eta gaualdiak %2 Gipuzkoan eta %3 Bizkaian. Araban, ostera, bi aldagaiek izan dituzte jaitsierak urteko lehenengo lau hilabeteetan: bidaiarien sarrerak %-7 jaitsi dira eta gaualdiak %-9.




Nekazalturismoa: igoera garrantzitsuak bidaiarien sarreretan (%67) eta gaualdietan (%97).


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 8.206 bidaiari-sarrera zenbatu dira 2003ko apirilean, aurreko urteko hil berean baino %67 gehiago: %96 gehitu dira Gipuzkoan, %50 Araban, eta %39 Bizkaian. Euskal AE osoan erregistratutako igoeraren eragileak estatuko bisitariak (%74) dira, atzerrikoak egonkor mantendu baitira (%0,0). Estatuko bisitariak hiru herrialdeetan igo dira eta atzerrikoak, berriz, Gipuzkoan bakarrik, Araban eta Bizkaian jaitsi egin baitira.


Nekazalturismoaren sektorean 20.849 gaualdi egin dituzte aurtengo apirilean, 2002koan baino %97 gehiago eta herrialde guztietan izan dira urte arteko hazkunde-tasa garrantzitsuak: Gipuzkoan %157, Araban %61 eta Bizkaian %55.


Bidaiariko batez besteko egonaldia ere ehuneko 18 puntu luzatu da Euskal AE guztian. Gipuzkoan %31 luzatu da, Bizkaian %11 eta Araban %8.


Ildo berean, plazen betetze-maila ere nabarmen igo da, hein handi batean Aste Santuan apirilean izan delako aurten.



Lehenengo lauhilekoko konparazio-datuak


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 22.125 bidaiari-sarrera zenbatu dira 2003ko lehengo lauhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino %10 gehiago. Bidaiari-kopurua igo egin da Gipuzkoan (%17) eta Bizkaian (%6), baina Araban, %2 jaitsi da, atzerriko bisitariek herrialde honetan izan duten jaitsiera handiak (%-41) eraginda.


Lehengo lau hilabeteetan, 47.656 gaualdi egin dituzte, 2002koetan baino %7 gehiago. Gipuzkoan bakarrik igo dira gaualdiak (%24) eta jaitsi egin dira Araban (%-16) eta Bizkaian (%-1), herrialde bi horietan atzerriko bisitariek gaualdi gutxiago egin izanaren ondorioz.


Bidaiariko batez besteko egonaldia %3 laburtu da Euskal AE guztian eta kasu honetan ere, herrialde bakoitzak eragin desberdina izan du: %6 luzatu da Gipuzkoan (%24), baina laburtu egin da Araban (%-14) eta Bizkaian (%-7).


Betetze-maila ere ehuneko 11 puntu igo da Gipuzkoako nekazalturismo-sektorean, baina jaitsi egin da Araban (%-23) eta Bizkaian (%-7).






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Perez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %12 eta gaualdiak %17 gehitu dira 2003ko apirilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ABRIL DE 2003
Eguneratze data : 
2003/05/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002131_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali