2003/06/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2003KO MAIATZA



Bidaiarien sarrerak % 3 eta gaualdiak % 1 gutxitu dira 2003ko maiatzean



Estatutik datozen bidaiariak % 3 gehitu dira, baina atzerrikoak % 15 urritu.



Euskal AEko ostalaritza-establezimenduetan, 138.884 bidaiari-sarrera erregistratu dira 2003ko maiatzean, Eustatek landutako datuen arabera. Zifra horiek erakusten dute % 3ko gutxitzea gertatu dela aurreko urteko hil beraren aldean, hots, 2002ko maiatzean baino ia 5.000 bisitari gutxiago izan direla. Hiru herrialdeetan ez dute bilakaera bera izan bidaiarien sarrerek. Urte arteko gutxitzerik handiena Gipuzkoan eta Araban jazo da (% 5 lurralde bietan); Bizkaian, ostera, ez da batere aldakuntzarik izan (% 0).


Estatuko bidaiarien sarrerak % 3 gehitu dira Euskal AE osoan. Atzerriko bidaiarien sarrerak, berriz, % 15 urritu dira. Estatutik datozen bidaiarien kopurua igo egin da hiru herrialdeetan, nahiz eta guztietan berdin ez: % 5 Bizkaian, eta % 2 Araban eta Gipuzkoan. Atzerrikoak gutxitu egin dira hiru herrialdeetan: Araban (% -22), Gipuzkoan (% -17) eta Bizkaian (% -11).


Estatutik datozen bidaiarien artean, gehitu egin dira Madrildik, Euskal AEtik, Balear Erkidegotik eta Gaztela eta Leondik datozenak. Gutxitu egin dira, aitzitik, Valentziako Erkidegotik eta Aragoitik etorriak. Atzerriko bidaiarien artean, urritu egin dira Frantziatik, AEB-Kanadetatik, Herbeheretatik eta Iberoamerikatik etorriak.


2003an erregistraturiko gaualdiak 252.819 dira, hau da, aurreko urteko hil berean baino 3.000 gutxiago; bestela esanda, % 1 urritu ziren. Gaualdiek urte arteko bilakaera ezberdina izan dute hiru lurraldeetan: igo egin dira Bizkaian (% 4) eta jaitsi Gipuzkoan (% -5) eta Araban (% 4).


Euskal AE osorik hartuta, bidaiarien batez besteko egonaldiaren iraupena hobetu egin da, 2002ko maiatzeko 1,78 egunetatik joan den maiatzeko 1,82 egunetara. Luzatze hori hiru lurraldeetan gertatu da: Araban (% 1), Gipuzkoan (% 1) eta Bizkaian (% 4).


Plazen betetze-maila % 8 jaitsi da Euskal AE osoan, lurraldeka bilakaera hau izan duelarik: Araban, % -19; Gipuzkoan, % -9; eta Bizkaian, % -3.



Nekazalturismoa: gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (% 8) eta gaualdiak (% 14)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 6.202 bidaiari-sarrera zenbatu dira joan den maiatzean, aurreko urteko hil berean baino % 8 gehiago: % 17 ugaritu dira Gipuzkoan, % 2 Bizkaian, eta % 1 Araban. Euskal AE osoan izandako hazkundea bai Estatutik datozen bisitariek (% 6 gehiago) bai atzerrikoek (% 29 gehiago) eragin dute. Estatuko bisitariak gehitu egin dira Gipuzkoan (% 12) eta Araban (% 6). Atzerrikoak, aldiz, Gipuzkoan (% 63) eta Bizkaian (% 28) ugaritu dira, baina ez Araban, non urritu egin baitiren (% -35).


Euskadiko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 14.633 izan dira maiatzean, 2002ko hil berean baino % 14 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasa positiboak izan dira hiru lurraldeetan ere: Gipuzkoan (% 26), Bizkaian (% 6) eta Araban (% 3).


Batez besteko egonaldia, bidaiariko, 6 ehuneko-puntu hobetu da Euskal AE osoan, Gipuzkoan % 8, Bizkaian % 4 eta Araban % 2 hazita.


Betetze-maila, azkenik, % 3 goratu da Euskal AE osoan, Gipuzkoan izandako hazkundearengatik (% 13); urritu egin da, aitzitik, Araban (% -9) eta Bizkaian (% -3).



Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 

Top

1. Taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak % 3 eta gaualdiak % 1 gutxitu dira 2003ko maiatzean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO DE 2003
Eguneratze data : 
2003/06/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002193_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali