HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak EZKONTZAK %7,1 IGO ZIREN...

2002/05/29ko prentsa-oharra

 

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2000. urtea

 

EZKONTZAK %7,1 IGO ZIREN EUSKAL AE-N 2000AN

Ezkonberrien adina gero eta handiagoa da: 1986tik, hiru urte eta erdi igo zen senargaietan eta lau emaztegaietan

 

2000an, Euskal AEko biztanleen 11.384 ezkontza ospatu ziren, aurreko urtean baino 750 gehiago, Eustatek landu dituen datuen arabera. Zifra hori normala baino txikiagoa izan zen 1999an, eta horrek adierazten bide du zenbait ezkontza atzeratu egin zela, hain zuzen mende-amaierarekin batera ospatzeko.

Gure erkidegoko ezkontza-tasa (5,1 ezkontza mila biztanleko) Europar Batasuneko herrialdeen multzokoa bezalakoa (%o5,1 1999an) eta Espainiako Estatukoa baino zertxobait txikiagoa (%o5,3) da.

Ezkontzeko aukeratzen den hilari dagokionez, uztaila dago lehen tokian (1.937 ezkontza); haren ondoren, iraila (1.874) eta ekaina (1.449) datoz.

Ospatzeko erari dagokionez, 8.060 ezkontza katolikoak izan ziren; 3.315, soilik zibilak, eta 9 beste erlijio batzuetakoak izan ziren. Azken hamabost urteetan zehar, ikusten da ezkontza zibilen kopuruak goranzko joera izan duela: kopuru hori 1986ko %20,6tik oraingo %29,1era igo da.

Herrialde historikoka, ezkontza zibil gehien Gipuzkoan ospatu da (%31,6); haren ondoren, Araban (%29,7) eta Bizkaian (%28,9); ezkontza gure erkidegotik kanpo ospatzen denean, %20ra jaisten da ehuneko hori.

Ezkonberrien ezkondu aurreko egoera zibila kontuan izanik, gizonezko ezkongabeak %94,3 izan ziren; emakumezko ezkongabeak, berriz, %94,9.

Amatasuneko adina igo egin da; baina, aldi berean, ezkonberrien adina ere igo egin da. 2000an, ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina 31,1 urtekoa izan zen; emakumezko ezkongabeena, berriz, 29,0koa. 1986tik, senarren batez besteko adina hiru urte eta erdi igo da; emazteena, berriz, lau.

 

Grafikoa: ezkonberrien batez besteko adina

  Informazio gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EZKONTZAK %7,1 IGO ZIREN EUSKAL AE-N 2000AN

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2002/05/29
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002105_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali