HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2003/06/24ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE) 2003ko 1. hiruhil.



Euskal AEko esportazioak %4,6 igo dira 2003ko lehenengo hiruhilekoan



Europar Batasunerako esportazioak %10,2 igo dira urteko lehen hiru hiletan.


Euskal AEko esportazioak %4,6 hazi dira 2003ko lehenengo hiruhilekoan, Eustatek landutako datuen arabera, eta berretsi egin da 2002ko bigarren seihilekoan izandako gorakada. Esportazioek guztira 2.886,9 milioi euroko zifra lortu dute.



Inportazioak ere, %4,0 igo dira aurreko urteko lehenengo hiruhilekoaren aldean eta 2.523,8 milioi eurora iritsi dira.



Produktu ez-energetikoak bakarrik aztertzen baditugu, ikusiko dugu horiei dagozkien esportazioek %3,2ko urte arteko hazkundea izan dutela, eta izaera bereko inportazioek, 2 puntu altuagoko bilakaerarekin, %5,3koa, beti ere 2002ko lehen hiruhilekoarekin konparatuta.




Kanpo-merkataritzaren bolumena –esportazioen eta inportazioen batura–, 2002ko lehen hiruhilekoko 5.187,8 milioi eurotik 2003ko lehen hiruhilekoko 5.410,7 milioi eurora igo da, eta %4,3 hazi da.



Iazko lehen hiruhilekoan 333,8 milioi eurotan zifratu zen merkataritza-superabita, 363,1 milioi eurora iritsi da aurtengo aldi berean. Ondorioz, guztizko esportazioek inportazioen gainean duten estaldura-tasa, hobetu egin da: 2002ko lehen hiruhilekoko %113,8tik 2003ko epe bereko %114,4ra. Hala ere, esportazio ez-energetikoek produktu beren inportazioen gainean duten estaldura-tasa jaitsi egin da denboraldi berean, %139,0tik %136,2ra.


Europar Batasuna helburu duten esportazioak %10,2 igo dira eta ekonomia-eremu horretatik etorritako inportazioak apur bat urritu dira (%-0,8). Gure bezero nagusiei zuzendutako esportazioak igo egin dira: Frantzia (%9,7), Alemania (%13,4), Italia (%12,7) eta Erresuma Batura bideratutakoak (%4,6). Inportazioei dagokienez, Frantziatik (%8,4) eta Italiatik (%11,2) etorritakoak besterik ez dira hazi. Beraz, Europar Batasuna helburu duten esportazioek bertatik datozen inportazioen gainean duten estaldura-tasa hobetu eta aurreko urteko %119,7tik aurtengo 132,9ra pasa da. Europar Batasuneko izangai diren herrialdeetara zuzendutako esportazioak %9,8 jaitsi dira eta baita bertatik etorritako inportazioak ere (%-1,2).



Sektore-azterketak edo muga-zergen taldeka egindako azterketak erakusten digu ekipo-ondasunen esportazioak %2,9 jaitsi direla eta horien inportazioak %13,5, aurtengo lehen hiruhilekoan, 2002ko aldi beraren aldean. Metalak eta manufaktura atalen esportazioak %13,3 hazi dira eta horien inportazioak %26,9. Ekipo-ondasunen taldean, material elektrikoak arloan %7,4 igo dira atzerrirako salmentak eta garraio-materialak, berriz, %12,4 urritu.



2003ko lehen hiruhileko esportazioen urte arteko bilakaerak desberdinak izan dira hiru lurralde historikoetan: batez bestekoaren gainetiko hazkundeak Gipuzkoan (%9,2), batez bestekoaren parekoak Bizkaian (%4,6) eta jaitsierak Araban (%-0,9). Inportazioek ere, bilakaera-tasa desberdinak izan arren, lurraldekako joera bera adierazten dute: Gipuzkoan %19,6, Bizkaian %7,3 eta Araban %-18,3. Arabako guztizko esportazioen emaitzetan zuzenean eragiten dute garraio-materialek (%-13,1) eta kimika-produktuek (%-15,0). Bizkaian ere urritu egin dira garraio-materialen (%-29,6) esportazioak, baina gehitu egin dira metalak eta manufakturak alorrenak (%14,0) eta material elektrikoarenak (%0,8). Gipuzkoan gehitu egin dira kanporako salmentak ekipo-ondasunetan (%9,6) eta metalak eta manufakturak arloetan (%16,5).


EUSKAL AE-KO KANPO-MERKATARITZA (datu originalak eta joera)





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tlf:+34-945-01 75 13Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-harrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %4,6 igo dira 2003ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTE DE 2003
Eguneratze data : 
2003/06/24
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002197_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali