HomeGaiakGizarte ZerbitzuakPrentsa Oharrak Euskal AEko gizarte-zerbitzuetako...

2003/06/03ko prentsa-oharra

GIZARTE-ZERBITZUEN INKESTA: IZAKUNDEAK ETA ZENTROAK 2001. urtea



Euskal AEko gizarte-zerbitzuetako gastua %15 hazi zen 2001ean




BPGaren ehunekotan, %1,9 hartu zuen, 2000n baino 2 hamarren gehiago



Euskal AEko gizarte-zerbitzuetako gastua, 2001ean, 789 milioi eurora iritsi zen, aurreko urtean baino %15 gehiago, hau da, Euskal AEko BPGaren %1,9. Biztanleko batez besteko gastua 382 eurora iritsi zen, Eustaten datuen arabera.


Herrialdeka, 2001ean, gastua %20koa izan zen Bizkaian, %12 Araban, eta %8koa Gipuzkoan. Dena dela, biztanle-kopuruaren arabera, Arabak gainerakoek baino gastu-

-maila handiagoa du; izan ere, biztanleko 473 euro gastatzen ditu batez beste; Gipuzkoan, 382 euro, eta Bizkaian, 359 euro.



Iturria: EUSTAT


Gastu-kontzeptuka, zerbitzuak ematera bideratutako gastu arruntak 587 milioi eurokoak izan ziren (%+14). Familiak diruz laguntzeko programek (gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrerak, kontribuzioez besteko pentsioak, etab.), berriz, 165 milioi hartu zituzten guztira (%+16). Sektorean egindako inbertsioa 37 milioira igo zen (%+15).


Gizarte-zerbitzuen finantzaketa publikoak guztizko gastuaren %70 iritsi zuen (554 milioi euro) eta biztanleko 268 euroko gastua suposatu zuen. Finantzaketa pribatuko iturri guztiek gainerako %30 ekarri zuten; eta horien artean, familien laguntza aipatu behar da, jasotako zerbitzuengatik familiek egin zituzten ordainketek guztizko gastuaren %12 hartu baitzuten (95 milioi euro).



Sektore honek, guztira, 15.804 landun izan zituen 2001an, landunen guztizkoaren %1,9; haien artetik, %67 emakumezkoak ziren. Gizarte-zerbitzuek, gainera, 13.454 borondatezko eduki zituzten, eta talde horrek musu-truk egin zuen lan sektorean. Zuzeneko atentzioko 4.819 langile azpikontratuak kontuan izanik, enplegu-zifra %30 gehituko litzateke; langile azpikontratatu horien erdiek etxeko laguntza-zerbitzuaren erabiltzaileen etxeetan egin zuten lan.


Euskal AEk 2.215 zentrok osatutako zentro-sare zabala izan zuen, eta guztietan egin ziren gizarte-prestazioak


Zentro-mota askotarikoen artean, zerbitzatutako behar-motaren arabera sailkatuak, talde nagusia egoitza-zentroez (%27) osatua izan zen (zahar-etxeak, etxegune funtzionalak, iragaitzazkoentzako aterpe-etxeak, etab.); guztira, 603 egoitza, eta 16.184 plaza. Zentro-multzo horrek 6.723 langileri eman zion lana, eta 276 milioi euroko gastua izan zuen (guztizko gastuaren %35).


Gastuaren %30 hirugarren adineko zentroetara bideratu zen


Gizarte-zerbitzuak jasotzen dituzten biztanleria-taldeak kontuan izanik, hirugarren adinak 975 zentroko eskaintza eduki zuen, eta haietan 237 milioi euroko gastua egin zen, guztizko gastuaren %30.


Guztira, 305 egoitza-zentro daude, eta haietan zaharrentzako 12.125 plaza eskaintzen dira, hau da, plaza bat 75 urtetik gorako 13 biztanle bakoitzeko. Gastu-bolumena 206 milioi eurokoa da, aurreko urtetan baino %13 gehiago. Gainera, sektore pribatuak gero eta presentzia handiagoa du, eta hirugarren adineko egoitzen %69ra eta plazen eta erabiltzaileen %54ra iritsi da.


Zaharrentzako eguneko zentroak gero eta alternatiba sendoagoa dira zaharrentzat, egoitzetan sartu beharrean, zeren egunean zehar behar dituzten zaintzak eskaintzen baitizkiete. Egun diren 76 zentroek (%+10) 1.611 plaza (%+8) eskaini zituzten. Enplegu- eta gastu-zifra txikiagoak izan arren, erretiratuen 330 klubek eta 240 elkarteek, guztira, 344.667 bazkide hartu zituzten, oso errotuta baitaude gizartean.


Bestalde, eskaintza hori beste programa eta zerbitzu batzuez osatu zen. Programa horiek ez dira soilik hirugarren adinekoentzat, baina gutxi gorabehera 77 milioi euro erabili zituzten; horietarik, erdiak etxeko laguntzako zerbitzuan erabili ziren. Programa horiekin, hirugarren adinera bideratutako gastuak guztizko gastuaren %40 hartzen du.








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Matxalen Plagaro Alonso
Tlf:+34-945-01 75 46 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko gizarte-zerbitzuetako gastua %15 hazi zen 2001ean

Eragiketa : 
Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
061002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DE SERVICIOS SOCIALES: ENTIDADES Y CENTROS 2001
Eguneratze data : 
2003/06/03
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002159_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística, Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali