2003/05/06ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2003ko MARTXOA



Euskal AEko industri jarduera %11,0 hazi zen 2003ko martxoan



2003ko lehenengo hiruhilekoan Industri Produkzioaren Indize Orokorra %2,9 igo.


2003ko martxoan, %11,0 igo zen Euskal AEko industri jarduera, 2002ko urteko hil beraren aldean, 2003ak aurreko ekitaldiak baino hiru lanegun gehiago izan dituelako, EUSTATek landutako datuen arabera. Datuak balio homogeneotan neurtu ahal izateko lan-egutegiaren eragina zuzenduta, martxoko urte arteko tasak %2,1eko aldakuntza negatiboa agertzen du.


Datu horiekin, urteko lehenengo hiru hilabeteetako tasa metatuak, aurreko urteko aldi beraren aldean, %2,9ko hazkundea izan du balio absolutuetan neurtuta, eta %-0,1ekoa lan-egutegiaren balio homogeneotan neurtuta.



Iturria: EUSTAT


2003ko martxoan, urte arteko aldakuntzarik positiboenak sektore hauei egokitu zaizkie: ehungintza eta jantzigintza (%24,4), kimika-industria (%18,7), material elektrikoa (%17,8), kautxua eta plastikoa (%17,5), garraio-materiala (%14,8), metalgintza eta metalezko gaiak (%11,4) eta ez-metalezko industria (%11,1) arloei, besteak beste.


Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan dituzte: petrolioa fintzea (%-18,4) eta larruaren eta oinetakoen industria (%-9,1) arloek, batik bat.

Urteko lehenengo hiruhilekoan, hazkunde metatu handienak sektore hauei egokitu zaizkie: ehungintza eta jantzigintza (%8,1), garraio-materiala (%8,0), kautxua eta plastikoa (%7,7), zurgintza (%7,6) eta material elektrikoa (%7,1) arloei, besteak beste.


Tasa metaturik negatiboenak, berriz, honako hauek izan dituzte: larruaren eta oinetakoen industria (%-13,2), petrolioa fintzea (%-11,1), metalezko eta ez-metalezko meak (%-10,2) eta bestelako manufakturak (%-7,1) arloek, batik bat.


Ondasunen helburu ekonomikoka, 2003ko martxoan, hiru banaketen urte arteko tasak igo dira balio absolutuetan: ekipo-ondasunek %11,4ko hazkundea izan dute, bitarteko ondasunek %10,2koa eta kontsumo-ondasunek %9,6koa.


Lehenengo hiruhileko honetan, hiru banaketen hazkunde metatuek honako datuak ematen dizkigute: ekipo-ondasunek (%4,3) eta bitarteko ondasunek (%3,7) hazkunde nabarmenagoa izan dute kontsumo-ondasunek (%0,5) baino.


Lehenengo hiruhilekoko joera metatua nahikoa antzekoa izan da hiru herrialdeetan: %3,1 hazi da Araban, %2,9 Bizkaian eta %2,8 Gipuzkoan, balio absolutuetan.




(*) Lanegunez zuzendua.


Iturria: EUSTAT




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tlf:+34-945-01 75 14 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %11,0 hazi zen 2003ko martxoan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO DE 2003
Eguneratze data : 
2003/05/06
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002103_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali