HomeGaiakBarne-merkataritzaren indizeaPrentsa Oharrak Euskal AEko merkataritza-sektorearen...

2003/05/16ko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI) 2003ko lehen hiruhilekoa



Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %5,0 hazi ziren 2003ko lehen hiruhilekoan



Txikizkako merkataritzako salmentek (%6,0) handizkako merkataritzakoek

(%4,4) baino hazkunde handiagoa izan zuten, uneko eurotan.


2003ko lehen hiruhileko horretako Barne Merkataritzaren Indizeak %5,0ko urte arteko gehikuntza nominala izan du, aurreko urteko aldi beraren aldean, EUSTATek eskaintzen dituen datuen arabera. Prezioen igoeraren eragina kenduta, merkaritza-sektoreko salmenten hazkunde erreala %1,6an estimatu da, 2003ko lehen hiruhilekoan.





Handizkako sektorean, %4,4 igo dituzte salmentak aurtengo lehenengo hiruhilekoan, eta txikizkakoan, ehuneko handiagoan, %6,0 igo baitituzte. Hazkunde nominal horiek hazkunde errealen baliotan neurtuz gero, prezioen eragin inflazionista kenduta, txikizkako sektoreko salmentek %3,9ko hazkundea izan dute, eta handizkakoek txikiagoa, %0,4koa, hain zuzen ere.


Handizkako merkataritza sektorean, nabarmendu egin dira izan duten hazkundeagatik honako produktuen salmenta nominalak: elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%7,3) eta nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%5,7) atalenak; gai erdilanduak eta txatarra (%2,9) eta makineria eta tresneria (%3,4) atalen salmenten aldean.


Ohiko txikizkako merkataritzan, elikagaiak (%4,5) eta pertsonen hornikuntza (%4,1) atalek hazkunde txikiagoak izan dituzte euren salmentetan, etxearen hornikuntza (%7,7) eta bestelako kontsumo-gaien (%5,7) sektoreei dagozkien salmentek baino.


Azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzaren salmentek %7,0ko igoera izan dute, balio nominaletan, urteko lehen hiruhileko horretan. Ohiko merkataritza espezializatuaren salmentak, aldiz, %5,5 igo dira. Bestalde, elikagaietan nagusitasuna duten sektoreek %8,6ko hazkundea izan dute eta elikagaiaz besteko produktuak nagusi dituztenek %6,7koa.




Lurralde historikoka, barne-merkataritzaren indize orokorraren hazkunderik handienak Araban izan dira (%6,4), balio nominaletan. Ondoren Bizkaia dator, urte arteko %5,8ko tasarekin eta Gipuzkoa, urrutitik, %2,8ko hazkundearekin. Datu nominal horiek hazkunde errealeko datu bihurtuta, honako emaitzak ditugu: merkataritzako salmentak %3,2 hazi dira Araban, %2,3 Bizkaian eta %0,6 jaitsi dira Gipuzkoan.


Araban, handizkako merkataritza-sektoreko salmentek (%6,7) bilakaera positiboagoa izan dute txikizkako sektorekoek (%5,6) baino. Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, alderantzizkoa gertatzen da, txikizkako merkataritza-sektoreko salmentek hazkunde handiagoa izan baitute txikizkakoek baino: Bizkaian, txikizkako salmentak %7,0 hazi dira eta handizkakoak %5,2, eta Gipuzkoan, %4,7 lehengoak eta %1,7 bigarrenak.


Euskal AEko merkataritza-sektoreko pertsonal enplegatua %1,6 igo da 2003ko lehen hiruhilekoan; okupazioa %1,4 hazi da handizkako sektorean eta %1,8 txikizkakoan. Herrialdeka, sektore honetan, enpleguaren urte arteko hazkunderik handiena Araban izan da (%2,2), eta Bizkaian (%1,6) eta Gipuzkoan (%1,5) txikiagoak izan dira, baina guztiak positiboak.


Enpleguaren hazkunderik handienak txikizkako merkataritza-sektorean izan dira Araban (%2,9) eta Gipuzkoan (%1,6), eta Bizkaian, berriz, hazkunde bera izan dute bi azpisektoreek (%1,6). Handizkako merkataritza-sektoreko enplegua %1,2 hazi da Araban eta Gipuzkoan.










Ohar metodologikoa:


2003ko lehen hiruhileko Barne Merkataritzaren Indizea 2000 oinarri berriarekin egin da (1997 oinarriari jarraituz). Oinarri aldaketa honek, beste abantaila batzuen artean honakoa dakar: Euskal AEko merkataritza-sektoreko enpresa informatzaileen ordezkatze-panela (enpresa-kopurua nabarmen gehitu duen panela) eguneratzea. Aldi berean, EJSN-93ko bi azpimota gehitu zaizkio sektore-analisiari eta horrela, indizean hiru hilero aztertutako 57 azpisektore ditugu.


2000 oinarri berria 1997 oinarriarekin estekatu da, 1993tik barne-merkataritzaren indizeak ematen dituen hiruhileko eta urteko datuei dagozkien jarraipenak egin ahal izateko inolako etenik gabe. Horiek guztiak Eustaten web orrialdean izango dira datorren astetik aurrera, erabiltzaileen eskuerara.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tlf:+34-945-01 75 05 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %5,0 hazi ziren 2003ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002114_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali