2003/05/20ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt) 2003ko lehenengo hiruhilekoa



Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %6,0 hazi ziren 2003ko lehenengo hiruhilekoan



Bizkaian %7,0 hazi ziren, batez bestekoaren gainetik, eta Araban (%5,6) eta Gipuzkoan (%4,7), ostera, neurritsuago.


Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2003ko lehenengo hiruhilekoan, salmentak %6,0 igo dira, kopuru nominaletan, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, Eustatek emandako datuen arabera. Hazkunde nominal hori, kopuru errealetan, %3,9ko garapen positiboa da.





Gune ertain eta handietako txikizkako salmentak (ez-espezializatua) %7,0 hazi dira balio nominaletan, aurtengo lehenengo hiruhilekoan. Prezioen igoeraren eragina kendu eta gero, urte arteko tasaren aldakuntza %3,1ekoa da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Tradiziozko txikizkako merkataritzaren (espezializatua) salmenta nominalak %5,5 igo dira 2003ko lehenengo hiruhilekoan, 2002ko lehenengo hiruhilekoaren aldean. Igoera nominal hori, prezioen igoeraren eragina kenduta, %4,3koa da, balio errealetan.


Herrialde Historikoka banatuz gero, lehenengo hiruhileko honetan, Bizkaian izan da txikizkako merkataritzako salmenta nominalen hazkunderik handiena; %7,0ko urte arteko hazkundea izan baita, txikizkako merkataritza ez espezializatuaren hazkunde handiak eraginda (%8,1). Atzetik Araba du, indize orokorreko %5,6ko aldakuntza positiboarekin eta Gipuzkoan, hazkundea neurritsuagoa izan da, %4,7koa. Balio errealetan, honako hazkundeak izan dira: %4,8koa Bizkaian, %3,3koa Araban eta %2,7koa Gipuzkoan.



2003ko lehenengo hiruhilekoan txikizkako merkataritzaren sektorean ziren landunen aldetik, urte arteko %1,8ko hazkundea izan zen (aurreko urteko hiruhileko beraren aldean) Euskal AEko guztizkorako. Herrialdeka, honakoak dira datuak: Araban %2,9 hazi zen eta Gipuzkoan eta Bizkaian, %1,6.











Ohar metodologikoa:


2003ko lehenengo hiruhileko Txikizkako Merkataritzaren Indizea 2000 oinarri berriarekin egin da (1997 oinarriari jarraituz). Oinarri aldaketa honek, beste abantaila batzuen artean honakoa dakar: Euskal AEko merkataritza-sektoreko enpresa informatzaileen ordezkatze-panela (enpresa-kopurua nabarmen gehitu duen panela) eguneratzea.


2000 oinarri berria 1997 oinarriarekin estekatu da, 1993tik txikizkako merkataritzaren indizeak ematen dituen hiruhileko eta urteko datuei dagozkien jarraipenak egin ahal izateko inolako etenik gabe. Horiek guztiak Eustaten web orrialdean izango dira datorren astetik aurrera, erabiltzaileen eskuerara.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tlf:+34-945-01 75 05 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %6,0 hazi ziren 2003ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1er trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2003/05/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002129_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali