HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak Ezkontzak %7 jaitsi...

2003/05/13ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2001. urtea



Ezkontzak %7 jaitsi ziren euskal AEn 2001ean



Ezkonberrien adina gero eta handiagoa da: 1986tik, lau urte igo zen senargaietan eta lau eta erdi emaztegaietan.



2001ean, Euskal AEko biztanleen 10.592 ezkontza ospatu ziren, aurreko urtean baino 792 gutxiago, Eustatek landu dituen datuen arabera. Zifra hori normala baino handiagoa izan zen 2000n, eta baliteke zenbait ezkontza mende-amaierarekin batera ospatu nahi izanaren adierazgarri izatea.



Gure erkidegoko ezkontza-tasa (4,7 ezkontza mila biztanleko) Europar Batasuneko herrialdeen multzokoa (%o5,1 2000n) eta Espainiako Estatukoa baino txikiagoa (%o5,2) da.



Ezkontzeko aukeratzen den hilari dagokionez, iraila izan zen lehenengo aldiz ezkontzeko hilerik gogokoena eta 1.755 ezkontza ospatu ziren. Haren ondoren, uztaila kokatu zen, normalean gogokoena izaten dena eta uztailean 1.567 ezkontza ospatu ziren. Azkenik, ekainean 1.553 ezkontza izan ziren.



Ospatzeko erari dagokionez, 7.157 ezkontza katolikoak izan ziren; 3.427, soilik zibilak, eta 8 beste erlijio batzuetakoak. Azken hamabost urteetan, nabari da ezkontza zibilen kopuruaren goranzko joera: kopuru hori 1986ko %20,6tik oraingo %32,4ra igo da.



Lurralde historikoka, ezkontza zibil gehien Gipuzkoan ospatu ziren (%35); haren ondoren, Araban (%32,7) eta Bizkaian (%32,3). Ezkontza gure erkidegotik kanpo ospatu zen kasuetan, %21,7ra jaitsi zen ehuneko hori.



Ezkonberrien ezkondu aurreko egoera zibila kontuan izanik, gizonezko ezkongabeak %94,1 izan ziren; eta emakumezko ezkongabeak, berriz, %94,7.



Amatasuneko adina igo egin da; eta, aldi berean, ezkonberrien adina ere igo egin da. 2001ean, ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina 31,3 urtekoa izan zen; eta emakumezko ezkongabeena, berriz, 29,3koa. 1986tik, senarren batez besteko adina lau urte igo da; eta emazteena, berriz, lau eta erdi.












Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo kokatu duten 743 senar-emazteen artean, gehienek Kantabria aukeratu dute helburutzat; eta haren ondoren, Madril eta Gaztela eta Leon. Alde batzuk daude, dena dela, helburuari dagokionez, hiru herrialdeetan ospatutako ezkontzen artean: Arabakoak, nagusiki, Gaztela eta Leonera, Madrilera eta Errioxara joaten dira; Bizkaikoak, Kantabriara, Madrilera eta atzerriko herrialdeetara, eta Gipuzkoakoak, atzerriko herrialdeetara, eta haien ondoren, Nafarroara eta Madrilera.



Ezkonberrien lurralde-jatorriari dagokionez, ezkontzen %64,6 gure erkidegoko udalerri bereko biztanleen artean ospatu ziren; %10,1, berriz, udalerri mugakideetan bizi ziren.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ezkontzak %7 jaitsi ziren euskal AEn 2001ean

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Año 2001
Eguneratze data : 
2003/05/13
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002109_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali