2003/06/24ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2003ko MAIATZA



Industri prezioak %0,4 jaitsi ziren 2003ko maiatzean



Petrolioa fintzea nabarmen jaitsi da (%-4,7) eta horrek Indize Orokorraren jaitsiera eragin du.


Euskal AEko industri prezioak %0,4 jaitsi dira 2003ko maiatzean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, maiatzeko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,9 hazi da. Beste alde batetik, urteko lehen bost hileko bilakaera %0,7 hazi da, aurreko abenduaren aldean.





Sektorekako azterketa xehatuak agerian uzten du, maiatzean, honako hauek izan direla inflazionistenak aurreko hilaren aldean: larruaren eta oinetakoen industria (%1,3), energia elektrikoa, gasa eta ura (%0,9), ezmetalezko industria (%0,6) eta garraio-materiala (%0,5) sektoreak. Industri prezioetako hileko jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauei dagozkie: bereziki, petrolioa fintzeari (%4,7) eta neurri apalagoan bada ere, kimikaindustria (%-0,4), kautxua eta plastikoa (%-0,3) eta bestelako manufakturak (%-0,3) sektoreei.


2002ko maiatzaren eta 2003ko maiatzaren bitarteko epean, preziohazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: larruaren eta oinetakoen industria (%6,1), metalezko eta ezmetalezko meak (%5,1), garraiomateriala (%3,7) eta ezmetalezko industria (%3,2) sektoreei. Kontrako noranzkoan, urte arteko tasa negatiboak izan dituzte petrolioa fintzea (%-7,3) eta energia elektrikoa, gasa eta ura (%0,7) sektoreetako prezioek.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, maiatzean, aurreko hilaren aldean, hirurek izan dituzte jaitsierak prezioetan: bitarteko ondasunen prezioak %0,7 jaitsi dira, ekipoondasunenak %0,2 eta kontsumoondasunen prezioak, berriz, %0,1 jaitsi dira.


Hiru ondasuntaldeen bilakaerak alde nabarmenak erakusten ditu bakoitzaren urte arteko bilakaeran (2003ko maiatza, 2002ko maiatzaren aldean): kontsumoondasunen eta ekipoondasunen prezioak %2,0 eta %1,3 igo dira, hurrenez hurren; eta bitarteko ondasunenak, berriz, ez dute aldaketarik izan aldi honetan (%0,0).







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: 34-945 01 75 14. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,4 jaitsi ziren 2003ko maiatzean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002198_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali