2003/05/23ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2003ko APIRILA



Industri prezioak %1,2 jaitsi ziren 2003ko apirilean



Petrolioa fintzea nabarmen jaitsi da (%-14,0) eta horrek Indize Orokorraren jaitsiera eragin du.


Euskal AEko industri prezioak %1,2 jaitsi dira 2003ko apirilean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, apirileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %1,2 hazi da. Beste alde batetik, urteko lehen lau hileko bilakaerak %1,1eko handitzea dakar, aurreko abenduaren gainean.





Sektorekako azterketa xehatuak agerian uzten du, apirilean, honako hauek izan direla inflazionistenak aurreko hilaren aldean: makineria (%0,9), kautxua eta plastikoa (%0,7), metalezko eta ez-metalezko meak (%0,7), energia elektrikoa, gasa eta ura (%0,6) sektoreak. Industri prezioetako hileko jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauei dagozkie: bereziki, petrolioa fintzeari (%-14,0) eta larruaren eta oinetakoen industria (%-0,9) zurgintza (%-0,2) eta garraio-materiala (%-0,1) sektoreei.


2002ko apirilaren eta 2003ko apirilaren bitarteko epean, prezio-hazkunderik handienak metalezko eta ez-metalezko meak (%6,8), kimika-industria (%3,5), garraio-materiala (%3,1) eta larruaren eta oinetakoen industria (%3,0). Kontrako noranzkoan, urte arteko tasa negatiboak petrolioa fintzea (%-4,4) eta energia elektrikoa, gasa eta ura (%-2,0) sektoreko prezioek izan dituzte.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, apirilean, aurreko hilaren aldean, ekipo-ondasunen eta kontsumo-ondasunen prezioak %0,7 eta %0,1 igo dira, hurrenez hurren; eta bitarteko ondasunen prezioak, berriz, %2,4 jaitsi dira.


Hiru ondasun-taldeen urte arteko bilakaerak zeinu positibokoak dira. Hala ere, alde nabarmenak izan dira urte arteko bilakaeran (2003ko apirila, 2002ko apirilaren aldean): kontsumo-ondasunen eta ekipo-ondasunen prezioak %2,9 eta %1,7 igo dira, hurrenez hurren; eta bitarteko ondasunenak, berriz, hazkunde neurritsuagoa izan dute, %0,2koa.








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: 34-945 01 75 14. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %1,2 jaitsi ziren 2003ko apirilean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002135_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali