HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2002ko laugarren hiruhilekoan...

2003/06/26ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE)) 2002ko laugarren hiruhilekoa



2002ko laugarren hiruhilekoan jaiotza gehiago 2001eko aldi beraren baino



Euskal AEn 4.531 ume jaio ziren 2002ko laugarren hiruhilekoan eta urteko metatua 18.051 jaiotzatan kokatu da.



2002ko Jaiotzen Estatistikaren behin-behineko datuek 18.051 jaiotza agertu dituzte eta Euskal AEko egoiliarrek erkidegotik kanpo izandako erditzeen inguruko datuen faltan, %2,3ko hazkundea ageri da 2001 urtearen aldean, Eustaten datuen arabera.



Euskal AEn 2002ko laugarren hiruhilekoan jaiotako 4.531 umeetatik 1.522 urrian jaio ziren, 1.466 azaroan eta 1.543 abenduan. Lurraldez lurralde, Araban 619 ume jaio ziren, Bizkaian 2.373 eta Gipuzkoan 1.539.



Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 2.695 ume (%59,5), lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.561 ume (%34,5) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi dira; eta 275 ume (%6,1) laugarren eta ondorengo seme-alabak dira.



Lau jaiotzatik hiru 30 urtetik gorako amei dagozkie



Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, horien artean izan baitira erditzeen %44,4. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea dago, hau da, 35-39 urte artekoa (%26,8) eta 25-29ko taldea beherago geratu da, erditzeen %19,6 ekarri baititu. 20-24ko taldeak, berriz, %4,7 besterik ez du ekarri.



40 urtetik gorakoen ama-taldeak (%3,5) gainditu egin du 20 urte baino gutxiagokoen taldea (%1).



Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %18,6 hartzen dute, 2001eko laugarren hiruhilekoan baino gehiago. Herrialdeka, Araban (%21,2) eman da ehunekorik handiena, ondoren Gipuzkoan (%19,2) eta azkenik, Bizkaian (%17,6).







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2002ko laugarren hiruhilekoan jaiotza gehiago 2001eko aldi beraren baino

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2002
Eguneratze data : 
2003/06/26
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002200_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali