2003/07/18ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA) 2003ko 2. hiruhilekoa



7.800 landun gehiago eta 5.900 langabe gutxiago Euskal AEn 2003ko bigarren hiruhilekoan




Landunak gehitu egin dira eta langabezia jaitsi hiru herrialdeetan.


Eustatek zabaltzen duen Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko Inkestaren arabera, 2003ko bigarren hiruhilekoan, 895.200 landun zenbatu ziren, aurreko hiruhilekoan baino %0,9 gehiago. Bestalde, langabezia-tasa aurreko hiruhilekoko %9,1etik %8,4ra jaitsi da.


Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, biztanleria langabeak 5.900 laguneko jaitsiera izan du eta langabezia-tasak 0,6 puntukoa martxorik hona. Biztanleria landuna eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa %54,5era heldu da



Langabezia-tasa puntu erdi baino gehiago jaitsi da martxoa eta ekaina bitartean.


Herrialde guztietan jaitsi da langabezia-tasa, maila desberdinean bada ere. Arabak eta Gipuzkoak langabezia-tasa ia berdina izan dute (%7,7 eta %7,8, hurrenez hurren); Araban 1,2 puntu jaitsi da eta Gipuzkoan 6 hamarren. Bizkaiak Gipuzkoako jaitsieraren antzekoa izan du (5 hamarren gutxiago) eta langabezia-tasarik altuena du (%9,1).

Gizonezkoen langabezia-tasa %6,2ra jaitsi da (ehuneko ia puntu bat) eta emakumeena ere, askoz ere altuagoa izan arren (%11,5ekoa), hiru hamarren jaitsi da. Gazteen langabezia-tasa ehuneko puntu bat hazi da eta 16tik 24 urtera bitarteko bost gazte aktibotik bat baino gehiago harrapatzen du (%22,4).



Euskal AEko langabezia-tasa Eurogunekoaren azpitik dago, 4 hamarren azpitik.


EUROSTAT-Europako Erkidegoko Estatistika Bulegoaren arabera, 2003ko maiatzean Euroguneko herrialdeek %8,8ko langabezia-tasa lortu zuten, 2003ko hiruhileko honetan, Euskal AEn izandakoa baino 4 hamarren handiagoa. Beste aldi batzuetan bezala, Europar Batasuneko guztizko tasa (%8,1ekoa) Eurogunekoa baino baxuagoa da.



Langabe izateari uzten dioten hamar lagunetik bakarra da emakumea.


Gizonezko langabeen kolektiboak 35.500 lagun hartzen ditu, 5.300 lagun gutxiago. Emakumezkoen artean, 700ek bakarrik utzi zioten langabe izateari azken hiruhilekoan eta orain 47.000 dira langabeak. Bi guztizkoak jaitsi diren arren, aldeak nabarmenak dira oraindik ere. 25etik 44 urtera bitartekoen taldea nabarmen jaitsi da 5.900 langabe gutxiagorekin eta 16tik 24 urte bitartekoena ere bai (-1.200).


Langabe-kopurua 82.600koa da 2. hiruhilekoan, eta hiru herrialdeetan jaitsi da. Bizkaiak 2.400 langabe galdu ditu eta langabeziak 45.700 laguni eragiten die. Gipuzkoan 25.500 lagun daude langabezian, orain dela hiru hilabete baino 1.700 gutxiago. Arabak 11.400 langabe ditu, 1.800 lagun gutxiago.


Bestalde, gehitu egin da 45 urte eta gehiagokoen langabe-kopurua (+1.300) eta lan bila bi urte baino gehiago daramatenen kopurua ere bai (+1.200).



Euskal AEk 7.800 landun irabazi ditu, batez ere, zerbitzu-sektoreari esker.


Landunak 895.200 lagun dira, orain dela hiru hilabete baino 7.800 gehiago. Landunak herrialde guztietan gehitu dira eta Gipuzkoak izan du emaitzarik onena 5.000 enpleguko hazkundearekin. Arabak 1.800 landun gehiago izan ditu eta Bizkaiak 1.000 gehiago.



Hiru landun berritik bi emakumezkoak dira


Biztanleria landunaren igoerak, sexuari dagokionez, gizonezkoei zein emakumezkoei eragin die, baina emakumeek bilakaera hobea izan dute, aurreko hiruhilekoan baino 5.200 landun gehiago baitira.


2003ko lehenengo hiruhilekoaren aldean, landunen hazkunderik handiena zerbitzu-sektorean kontzentratu da eta 7.800 enplegatu gehiago izan ditu. Gainerako sektoreetan aldakuntzak oso txikiak dira: eraikuntzak 800 landun irabazi ditu, industriak 700 galdu ditu eta nekazaritzak 100. Landunen tasa, (landunen ehunekoa 16tik 24 urtera bitarteko biztanleriaren guztizkoarekiko) %63,3an kokatu da, duela hiru hilabete baino ehuneko 7 hamarren gutxiagorekin. Tasa hori gizonezkoentzako %74,9koa da eta emakumezkoentzako, berriz, %51,6koa.


Lurralde historikoka, landunen tasarik altuena Arabak du oraindik ere, %67,7koa, eta puntu bat baino gehiago hasi da. Gipuzkoa du atzetik %66,7ko tasarekin eta ehuneko 1,2 puntuko gehikuntzarekin. Azkenik, Bizkaikoa dugu tasarik baxuena, 60,1ekoa eta hazkunde txikia (ehuneko +0,3 puntu) izan du 2003ko lehenengo hiruhilekoaren aldean.


Erreferentziatzat etxeguneak hartuz gero, aktibo guztiak lanean dituzten etxeguneak 5.100 gehiago dira, eta kide aktibo guztiak langabezian dituzten etxeguneak, berriz, oso gutxi aldatu dira (+700 etxegune). Aktiborik gabeko etxeguneak nabarmen jaitsi dira (-8.800).



Azken urtean, emakumezkoetan 2,4 puntu gehiago dira landunak eta gizonezkoetan, berriz, ia puntu bat jaitsi dira.


Biztanleria landuna hazi egin da, 2002ko bigarren hiruhilekoaren aldean, eta 6.800 landun gehiago dira, hau da, %0,8 gehiago. Landunen tasan ehuneko 2,4 puntuko igoera izan da emakumezkoentzat, eta gizonezkoentzat, aldiz, ia puntu bateko jaitsiera. Lurralde historikoka, azken hamabi hilabeteetan, Bizkaiak eta Gipuzkoak, ehuneko puntu bat inguruko gehitu dute landunen tasa, eta Arabak, ostera, 4 hamarreneko hazkundea izan du.


Azken urtean zehar, berriro ere pisua galdu du industriak eta 8.200 landun galdu ditu. Zerbitzu-sektoreak, berriz, 7.900 enplegatu gehiago lortu ditu. Aldi honetan, landunen tasa 7 hamarren hazi da.



Langabezia-tasa puntu bat baino gutxiago hazi da azken hamabi hilabeteetan.


Azken urtean, langabezia ehuneko 0,9 puntu hazi da; puntu eta erdi inguru gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat, aldiz, hamarren bat jaitsi da. Gazteen langabezia-tasa ehuneko 5,4 puntu hazi da. Lurraldeka, hazkundea Gipuzkoan (ehuneko +1,9 puntu) eta Araban (+0,8) izan da. Bizkaian apenas aldatu da tasa eta 2 hamarren hazi da.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)

Iturria: EUSTAT


Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Mª Jose Santamaria Gallardo
Tlf:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

7.800 landun gehiago eta 5.900 langabe gutxiago Euskal AEn 2003ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2003/07/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002275_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali