2003/07/24ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2003ko EKAINA



Industri prezioak mantendu egin ziren 2003ko ekainean



Industri prezioen urte arteko hazkundea (2003ko ekaina 2002ko ekainaren aldean) %0,9koa izan zen


Euskal AEko industri prezioak mantendu egin dira (%0,0) 2003ko ekainean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, ekaineko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,9 hazi da. Beste alde batetik, urteko lehen sei hileko bilakaera %0,3 hazi da, aurreko abenduaren aldean.




Sektorekako azterketa xehatuak agerian uzten du, ekainean, honako hauek izan direla inflazionistenak aurreko hilaren aldean: petrolioa fintzea (%2,7), garraio-materiala (%0,4), ez-metalezko industria (%0,2) eta makineria (%0,2) sektoreak. Industri prezioetako hileko jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauei dagozkie: larruaren eta oinetakoen industria (%-2,5), energia elektrikoa, gasa eta ura (%-1,2), metalezko eta ez-metalezko meak (%-0,8), kautxua eta plastikoa (%-0,6) eta kimika--industria (%-0,5) sektoreei.


2002ko ekainaren eta 2003ko ekainaren bitarteko epean, prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: metalezko eta ez-metalezko meak (%6,5), ez-metalezko industria (%3,1), elikagai-industria (%3,0) eta garraio-materiala (%2,9) sektoreei. Kontrako noranzkoan, urte arteko tasa negatiboak izan dituzte energia elektrikoa, gasa eta ura (%-6,3) eta petrolioa fintzea (%-1,0) sektoreetako prezioek.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, ekainean, aurreko hilaren aldean, hirurek izan dituzte balio oso antzekoak: bitarteko ondasunak mantendu egin dira (%0,0), kontsumo-ondasunak %0,1 igo dira eta ekipo-ondasunak %0,2.


Hiru ondasun-taldeen bilakaerak alde nabarmenak erakusten ditu bakoitzaren urte arteko bilakaeran (2003ko ekaina, 2002ko ekainaren aldean): kontsumo-ondasunen eta ekipo-ondasunen prezioak %2,3 eta %1,7 igo dira, hurrenez hurren; eta bitarteko ondasunenak, berriz, %0,1 igo dira aldi honetan.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.:34-945 01 75 14 Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: http://www.eustat.eus/

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak mantendu egin ziren 2003ko ekainean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002296_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali