2003/06/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2003ko MAIATZA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak mantendu (%0,0) egin ziren 2003ko maiatzean



Urte arteko hazkunde-tasa (2003ko maiatza, 2002ko maiatzarekin alderatuta) %3,3koa izan da.


2003ko maiatzean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indize Orokorra ez zen aldatu apirilekotik eta maiatzerako urte arteko tasa %3,3ra iritsi zen, Eustaten datuen arabera. Urteko lehen bost hilabeteetako tasa %3,1 igo da iazko abenduaren aldean.




Urte arteko aldian (2003ko maiatza, 2002ko maiatzarekin alderatuta), lan-eskuaren kostua %5,8 igo da eta lehengaien kostua, berriz, %1,5.


Azpisektore nagusiek kontrajarritako eragina izan dute eta horrek ekarri du 2003ko maiatzean kostuak mantentze hori: Eraikinak azpisektoreko kostuak %0,1 igo dira eta Obra Zibila azpisektorekoak, berriz, %0,2 jaitsi dira. Hala ere, bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran, biak igo dira antzera: Eraikineko kostuak %3,3 igo dira eta Obra Zibilekoak %3,1.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2003ko maiatzean, hauek izan dituzte inflazio-tasarik handienak: kristala (%4,5), karea, igeltsua eta eskaiola (%2,0), energia elektrikoa (%1,7) eta burdina eta altzairua (%0,9) lehengaiek. Bestalde, hileko batez besteko prezioen jaitsiera izan dute honakoek: petroliotik eratorritakoak (%-4,7), plastikozko hoditeria (%-0,4) eta leherkariak eta gasak (%-0,2) lehengaiek, besteak beste.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tlf:+34-945-01 75 05 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak mantendu (%0,0) egin ziren 2003ko maiatzean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO DE 2003
Eguneratze data : 
2003/06/30
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002203_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali