2003/09/19ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA: FAMILIAK 2003ko 2. hiruhilekoa


2003ko bigarren hiruhilekoan, etxean Interneteko konexioa duten pertsonak % 35era iritsi dira


Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabilgarri dituztenen kopurua, 6 eta 14 urte bitarteko biztanleen artean, biztanleria osoaren batez bestekoa baino askoz handiagoa da.


Etxean Interneteko sarbidea duten 15 urte edo gehiagoko biztanleak % 34,7 ziren 2003ko 2. hiruhilekoan, EUSTATek zabaldutako datuen arabera. Beste alde batetik, dagoeneko % 50eko zifra gainditu dute norbere etxean ordenagailu pertsonala erabiltzeko aukerari dagokionez; zehatz esanda, 15 urtetik gorako pertsonen % 52,8k zuen etxean ordenagailuren bat, joan den hiruhilekoaren bukaeraldean.


Telefono mugikorraz den bezainbatean, 2003. urtearen lehen erdian, telefono mugikorra erabiltzeko aukera duten pertsonen proportzioa % 83,1eraino heldu da, 2002. urtearen aldean ia % 5 gehituta. Aipatzekoa da gehikuntza, gehienbat, 45 urtetik gorako biztanleen artean gertatu dela.


Eustatek 2003ko bigarren hiruhilekoan egindako inkestak, bestalde, lehenengo aldiz 6 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteen gaineko informazioa eskaintzen digu. Biztanleria osoaren batez bestekoak baino kopuru nabarmenki handiagoan ditu talde horrek, etxean, halako hornikuntzak. Hartara, talde horretako % 45ek dute Interneteko konexioa etxean; % 75ek, ordenagailu pertsonala; eta % 95ek badu erabilgarri telefono mugikor bat, gutxienez, etxean.



Internet-erabiltzaileen ehunekoa 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 31ra inguratu da.


Estatistikaren nazioarteko konparagarritasuna hobetzeko asmoz, eta Eurostat-ek (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa) erabakitako metodologiari jarraituz, Eustatek murrizketa bat sartu du Interneten erabiltzailearen kontzeptuan, 2003ko bigarren hiruhilekoan egindako estatistikari dagokionez. Aurrerantzean, elkarrizketa egin aurreko hiru hilabetean Internetera sartu direnak baino ez dira hartuko Internet-erabiltzailetzat. Murrizketa horrekin, 15 urte edo gehiagokoen erabiltzaileak % 30,9 izatera iristen dira.


Aurreko hiruhilekoaren balio homogeneoetan, inoiz edo behin Interneta erabili dutenen kopurua 600.000 pertsonatik gorakoa da eta % 12,5 osatuko luke.


Gero eta gehiago, internautak etxetik konektatzen dira; jaitsi egin da ikastetxea, Interneten sartzeko toki gisa; eta lantokia apenas mantendu den bere hartan. Aipatu beharrekoa da Internet-erabiltzaileen % 10ek baino gutxiagok erabiltzen dituztela Internetera sartzeko beste toki batzuk. Beste toki horien artean, kzguneak agertzen hasi dira inkestan. Hartara, hiruhileko horretan 10.000 pertsona sartu ziren Internetera kzguneetan.


6 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteen artean, Internet-erabiltzaileen proportzioa biztanleria osoaren batez bestekoa baino handixeagoa da: % 35. Horrek adierazten digu biztanle-talde horretakoen laurdenak, nahiz eta sarbidea izan, ez duela Internet erabiltzen. Arrazoiak, segur aski, adina eta gurasoen baimena izango dira; izan ere, ordenagailu-erabiltzaileen proportziorik handiena dute (% 83), beste edozein adin-talderena baino handiagoa.



Ez da aldatu Internetez erosten duten internauten kopurua.


Gutxi gorabehera 98.200 internautak —sei hilabete lehenagoko kopuru bera, ia— egin dute erosketaren bat Internetez. Horietatik 81.000 baino gehiagok inkestaren aurreko 3 hilabeteetan egin du erosketa. Batez besteko gastua 275 euro ingurukoa da. Gehienek bidaiak erosi dituzte (% 31,4), edo liburuak (% 22,5), ikuskizunetarako sarrerak (% 19,7) nahiz musika (% 16,7).





Familiei egindako Informazioaren Gizarteari buruzko Inkestako datuak, betiere, hiruhilekoko 3.750 familiako eta 5.500 gizabanakoko lagina erabiltzeak eragindako laginketa-erroreen menpe daude. Inkesta hori lehendabizikoz egin da Eurostat-en metodologiarekin eta INEren lankidetzarekin, Euskal AEn.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945 017 500. Faxa: +34-945 017 501. Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jesús Rodríguez Marcos
Tel.: +34-945 017 531. Faxa: +34-945 017 501.
Prentsa-oharrak Interneten: http://www.eustat.eus/

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2003ko bigarren hiruhilekoan, etxean Interneteko konexioa duten pertsonak % 35era iritsi dira

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN-FAMILIAS 2º trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2003/09/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002389_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali