2003/09/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2003KO ABUZTUA



Bidaiarien sarrerak %1 gehitu dira eta gaualdiak mantendu egin dira 2003ko abuztuan


Uztailean eta abuztuan, bidaiarien sarrerak %4 ugaritu ziren eta gaualdiak %3.


Euskal AEko ostalaritza-establezimenduetan, 176.589 bidaiari-sarrera erregistratu dira 2003ko abuztuan, Eustatek landutako datuen arabera. Zifra horiek erakusten dute %1eko gehitzea gertatu dela aurreko urteko hil beraren aldean. Hiru herrialdeetan ez dute bilakaera bera izan bidaiarien sarrerek: gehitu egin dira Araban (%11) eta Bizkaian (%5); Gipuzkoan, ostera, urritu egin dira (%-4).


Estatuko bidaiarien sarrerak %13 gehitu dira Euskal AE osoan. Atzerriko bidaiarien sarrerak, berriz, %16 urritu dira. Estatutik datozen bidaiarien kopurua igo egin da hiru herrialdeetan: Araban (%+16), Bizkaian (%+15) eta Gipuzkoan (%+11). Atzerrikoak gutxitu egin dira Gipuzkoan (%-25) eta Bizkaian (%-9); Araban, aldiz, %+1 ugaritu dira.


Estatutik datozen bidaiarien artean, gehitu egin dira erkidego guztietatik datozenak, Galiziatik eta Extremaduratik datozenak salbu. Atzerriko bidaiarien artean, urritu egin dira Frantziatik, Italiatik, Erresuma Batutik, Alemaniatik, AEB-Kanadetatik eta Portugaldik datozenak, besteak beste, eta ugaritu Belgikatik, Irlandatik eta Danimarkatik etorriak.


2003ko abuztuan erregistraturiko gaualdiak 364.015 dira, hau da, aurreko urtean lortutako mailari eutsi egin zaio. Gaualdiek urte arteko bilakaera ezberdina izan dute hiru lurraldeetan: igo egin dira Araban (%11); baina jaitsi Bizkaian (%-1) eta Gipuzkoan (%-2).


Bidaiarien batez besteko egonaldiak %1eko urritze arina izan du Euskal AE osotara hartuta, hau da, 2002ko abuztuko 2,09 egunetik 2003ko abuztuko 2,06 egunera pasa da. Batez besteko egonaldia %2 luzatu da Gipuzkoan, eta laburtu egin da Araban (%-1) eta Bizkaian (%-5).


Plazen betetze-maila %8 jaitsi da Euskal AE osoan eta %65,72tik %60,17ra pasa da. Betetze-mailarik altuena Gipuzkoan izan da (%73,78), baina %4 jaitsi da aurreko urtearen aldean.


Udako bi hilabeteetako balantzea, uztail eta abuztukoa, bidaiarien sarreren %4ko eta gaualdien %3,3ko hazkundeekin itxi da, Euskal AEn.



Nekazalturismoa: gutxitu egin dira bidaiarien sarrerak (%-6) eta gehitu gaualdiak (%12).


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 12.445 bidaiari-sarrera zenbatu dira joan den abuztuan, aurreko urteko hil berean baino %6 gutxiago: %37 ugaritu dira Araban eta %1 Bizkaian, eta %20 urritu dira Gipuzkoan. Euskal AE osoan izandako murriztea estatutik datozen bisitariek (%-6) zein atzerrikoek (%-5) eragin dute.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 54.263 izan dira abuztuan, 2002ko hil berean baino %12 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasa positiboak izan dira herrialde guztietan: Araban (%34), Bizkaian (%11) eta Gipuzkoan (%8).


Batez besteko egonaldia, bidaiariko, %19 hobetu da Euskal AE osoan, 2002ko abuztuarekin alderatuta. Orain dela urtebeteko 3,66 egunetik aurtengo 4,36 egunera pasa da eta hazi egin da Gipuzkoan eta Araban, baina jaitsi Araban.


Plazen betetze-maila, azkenik, %1 beheratu da Euskal AE osoan (%71,34ko betetzetik %70,92kora pasa da), Bizkaian eta Gipuzkoan jaitsi egin delako, nahiz eta Araban goratu den.



Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %1 gehitu dira eta gaualdiak mantendu egin dira 2003ko abuztuan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
AGOSTO DE 2003
Eguneratze data : 
2003/09/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002394_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali