2003/08/21eko prentsaoharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2003KO UZTAILA



Bidaiarien sarrerak % 7 gehitu dira 2003ko uztailean


Estatuko bidaiarien sarrerak % 12 ugaritu ziren.



Euskal AEko ostalaritzaestablezimenduetan, 163.337 bidaiarisarrera erregistratu dira 2003ko uztailean, Eustatek landutako datuen arabera. Zifra horiek erakusten dute % 3ko gehitzea gertatu dela aurreko urteko hil beraren aldean, hots, 2003ko uztailean baino ia 11.000 bisitari gehiago izan direla. Hiru herrialdeetan ez dute bilakaera bera izan bidaiarien sarrerek. Urte arteko gehitzerik handiena Bizkaian jazo da (% 11), eta ondoren Gipuzkoan (% 8); Araban, ostera, % 1eko aldakuntza negatiboa izan da.


Estatuko bidaiarien sarrerak % 12 gehitu dira Euskal AE osoan. Atzerriko bidaiarien sarrerak, berriz, % 1 urritu dira. Estatutik datozen bidaiarien kopurua igo egin da hiru herrialdeetan, nahiz eta guztietan berdin ez: Bizkaian % 18, Gipuzkoan % 12 eta Araban % 2. Atzerrikoak gutxitu egin dira bi herrialdetan: Araban (% 9) eta Bizkaian (% 1); Gipuzkoan, aldiz, % 1 ugaritu dira.


Estatutik datozen bidaiarien artean, gehitu egin dira Kataluniatik, Andaluziatik, Aragoitik eta Asturiastik datozenak, bai eta Euskal AEtik beretik eta Nafarroatik datozenak ere. Urritu egin dira, ordea, Madrildik, Kantabriatik eta GaztelaMantxatik etorriak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin dira Frantziatik eta AEBKanadetatik datozenak, eta gutxitu Alemaniatik, Erresuma Batutik eta Iberoamerikatik etorriak.


2003ko uztailean erregistraturiko gaualdiak 307.870 dira, hau da, aurreko urteko hil berean baino 21.000 gehiago; bestela esanda, % 7 gehitu ziren. Gaualdiek urte arteko bilakaera ezberdina izan dute hiru lurraldeetan: igo egin dira Bizkaian (% 12) eta Gipuzkoan (% 9); baina jaitsi Araban (% 5).


Bidaiarien batez besteko egonaldiak bere horretan iraun du Euskal AE osotara hartuta, hau da, 1,88 egunekoa dugu 2002ko uztailean eta 2003koan. % 1 luzatu da BizkaiGipuzkoetan, eta % 4 laburtu Araban.


Plazen betetzemaila % 2 jaitsi da Euskal AE osoan, lurraldeka bilakaera hau izan duelarik: Araban % 19, Bizkaian % 0,0 eta Gipuzkoan % 4.



Nekazalturismoa: gutxitu egin dira bidaiarien sarrerak (% 3) eta gehitu gaualdiak (% 7)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 9.552 bidaiarisarrera zenbatu dira joan den uztailean, aurreko urteko hil berean baino % 3 gehiago: % 5 ugaritu dira Araban, % 2 Gipuzkoan, eta % 13 Bizkaian. Euskal AE osoan izandako murriztea atzerritik datozen bisitariek (% 17) eragin dute, atzerrikoek (% 0,0) ez baitute aldaketarik izan urte batetik bestera. Estatuko bisitariak Gipuzkoan baino ez dira ugaritu (% 4), eta atzerrikoak Araban (% 105).


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 30.025 izan dira uztailean, 2003ko hil berean baino % 7 gehiago. Urte arteko hazkundetasa positiboak izan dira Araban (% 25) eta Gipuzkoan (% 13); ez, ordea, Bizkaian, han % 8 urritu baitira.


Batez besteko egonaldia, bidaiariko, hamar ehunekopuntu hobetu da Euskal AE osoan, 2002ko uztailarekin alderatuta, Araban % 18, Gipuzkoan % 11 eta Bizkaian % 5.


Plazen betetzemaila, azkenik, % 3 beheratu da Euskal AE osoan, Bizkaian % 17 jaitsi delako, nahiz eta Araban (% 8) eta Gipuzkoan (% 5) goratu den.



Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 017 506. Faxa: +34-945 017 501
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

1. taula: Hileko emaitzak

Iturria:EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak % 7 gehitu dira 2003ko uztailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO DE 2003
Eguneratze data : 
2003/08/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002365_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali