HomeGaiakBarne-merkataritzaren indizeaPrentsa Oharrak Euskal AEko merkataritza-sektorearen...

2003/08/11ko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI) 2003ko bigarren hiruhilekoa



Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %3,3 hazi ziren 2003ko bigarren hiruhilekoan



Txikizkako merkataritzako salmentek (%4,4) handizkako merkataritzakoek

(%2,9) baino hazkunde handiagoa izan zuten.


2003ko bigarren hiruhileko horretako Barne Merkataritzaren Indizeak %3,3ko urte arteko gehikuntza nominala izan du, aurreko urteko aldi beraren aldean, EUSTATek eskaintzen dituen datuen arabera. Prezioen igoeraren eragina kenduta, merkaritza-sektoreko salmenten hazkunde erreala %0,7an estimatu da, 2003ko bigarren hiruhilekoan.




Handizkako sektorean, %2,9 igo dituzte urte arteko salmentak bigarren hiruhilekoan, eta txikizkakoan, ehuneko handiagoan, %4,4 igo baitituzte. Hazkunde nominal horiek hazkunde errealen baliotan neurtuz gero, prezioen eragin inflazionista kenduta, txikizkako sektoreko salmentek %2,1eko hazkundea izan dute, eta handizkakoek txikiagoa, %0,1ekoa, hain zuzen ere.


Handizkako merkataritza sektorean, nabarmendu egin dira izan duten hazkundeagatik honako produktuen salmenta nominalak: elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%13,1), nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%9,6) eta makineria eta tresneria (%5,6) atalenak; gai erdilanduak eta txatarra (%-6,6) atalaren salmenten aldean.


Ohiko txikizkako merkataritzan, etxearen hornikuntza (%5,5), pertsonen hornikuntza (%4,3) eta elikagaiak (%3,1) atalek hazkunde handiagoak izan dituzte euren salmentetan, bestelako kontsumo-gaien (%1,3) sektoreei dagozkien salmentek baino.


Azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzaren salmentek %5,8ko igoera izan dute, balio nominaletan, urteko bigarren hiruhileko horretan. Ohiko merkataritza espezializatuaren salmentak, aldiz, %3,6 igo dira. Bestalde, elikagaietan nagusitasuna duten sektoreek %5,8ko hazkundea izan dute eta elikagaiaz besteko produktuak nagusi dituztenek %5,5ekoa.


Lurralde historikoka, barne-merkataritzaren indize orokorraren hazkunderik handienak Araban izan dira (%5,5), balio nominaletan. Ondoren Bizkaia dator, urte arteko %3,6ko urte arteko tasarekin eta Gipuzkoa, urrutitik, %1,8ko hazkundearekin. Datu nominal horiek hazkunde errealeko datu bihurtuta, honako emaitzak ditugu: merkataritzako salmentak %3,4 hazi dira Araban, %0,9 Bizkaian eta %1,0 jaitsi dira Gipuzkoan.


Araban, handizkako merkataritza-sektoreko salmentek (%5,6) txikizkako sektorekoen (%5,5) antzeko bilakaera izan dute. Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, alderantzizkoa gertatzen da, txikizkako merkataritza-sektoreko salmentek hazkunde handiagoa izan baitute txikizkakoek baino: Bizkaian, txikizkako salmentak %4,2 hazi dira eta handizkakoak %3,3, eta Gipuzkoan, %4,3 lehenengoak eta %0,6 bigarrenak.


Euskal AEko merkataritza-sektoreko pertsonal enplegatua %1,2 igo da 2003ko bigarren hiruhilekoan; okupazioaren hazkundea antzekoa izan da: %1,1 hazi da handizkako sektorean eta %1,2 txikizkakoan. Herrialdeka, sektore honetan, enpleguaren urte arteko hazkunderik handiena Bizkaian izan da (%1,3), eta Gipuzkoan (%1,0) eta Araban (%0,9) txikiagoak izan dira, baina guztiak positiboak.


Enpleguaren bilakaerak desberdintasun handiagoak agertzen ditu sektoreka banatuta: Bizkaian gehiago hazi da handizkako merkataritza-sektoreko enplegua (%1,6) txikizkako merkataritza-sektorekoa (%1,2) baino; baina Araban eta Gipuzkoan, alderantziz gertatu da, %1,5 eta %1,1eko hazkundeak izan dira txikizkako merkaritza-sektorean, eta %0,2 eta %0,7koak handizkakoan, hurrenez hurren.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tlf:+34-945-01 75 05 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %3,3 hazi ziren 2003ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002354_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali