HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak Ezkontzak % 24 gehitu...

2003/09/18ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2003ko lehen hiruhilekoa




Ezkontzak % 24 gehitu ziren 2003ko lehen hiruhilekoan



2003ko lehen hiru hilabetean, gehiago izan ziren ezkontza zibilak, erlijiozkoak baino



Euskal AEn 1.204 ezkontza izan dira 2003ko lehen hiruhilekoan, hau da, 2002ko laugarren hiruhilekoan egindako 2.132 ezkontzen erdia baino gehixeago, nahiz eta 2002ko lehen hiruhilekoan egindakoak baino 229 gehiago (% 23,5) ere izan diren, Eustaten datuen arabera. Ohikoa denez, urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi egiten da, batez ere urtarril-otsailetan.



Aurreko urteetan geratu den bezala, ezkontza zibilen ehunekorik handiena hiruhileko horretan izan da, erlijiozko ezkontzak baino gehiago izan baitira; beraz, badirudi gertaera hori sendotu egin dela. Probintziaka, Araban izan dira ezkontza zibilak nagusien (% 73), aurreko urteko aldi berean izandako proportzioa (% 64) oso nabarmen handitu baita. Bizkai-Gipuzkoetan (% 59), 2002ko lehen hiruhilekoko ehunekoari bere horretan eutsi diote. Autonomia Erkidegoaz kanpo bizi arren erkidego honetan ezkondu zirenei dagokienez, ehuneko hori % 30ekoa izan zen.



2003ko lehen hiruhileko horretako 1.204 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten 1.171 gizonezko eta 1.186 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 1.057 senarrentzat (% 90), lehen ezkontza izan zen; 12 alargun eta 102 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa gizonezkoen antzekoa izan zen: aurretik ezkongabe zirenak 1.073 izan ziren; alargunak, 8; eta dibortziatuak, 105.



Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, senarren artean, % 73k zituzten 30 urtetik gora; emazteen artean, berriz, % 57k. Kopuru horiek aurreko urteko hiruhileko berekoak (% 71 eta % 56, hurrenez hurren) baino handiagoak dira; eta, era berean, 2002ko urte osoan izan zirenak baino altuagoak dira. Horrenbestez, beste hiruhileko bat gehiagoz, mantendu egin da biztanleak zaharrago ezkontzeko joera.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.: 49-945 017 534. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ezkontzak % 24 gehitu ziren 2003ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2003/09/18
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002388_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali