2003/08/22ko prentsaoharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2003KO UZTAILA



Industri prezioak % 0,3 igo ziren 2003ko uztailean



Urte arteko igoera (2003ko uztaila, 2002koarekin alderatuta) % 1,3koa izan da.


Euskal AEko industri prezioak % 0,3 goratu dira 2003ko uztailean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, uztaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 1,3 hazi da. Beste alde batetik, urteko lehen zazpi hilabeteko bilakaerak % 0,5eko handitzea dakar, aurreko abenduaren gainean.



Euskal AEko industri prezioen indizearen bilakaera, ehunekoetan

(*) 2003ko uztailerainoko urte arteko hazkundea.

Iturria: EUSTAT



Sektoreka xehexehe aztertzeak agerian uzten du, uztailean, petrolioa fintzea (% 4,0) energia elektrikoa, gasa eta ura (% 1,6), papera, argitalpena eta arte grafikoak (% 0,5), garraiomateriala (% 0,5) eta metalezko eta ezmetalezko meak (% 0,2) sektoreek gehitu dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Hileko jaitsierarik nabarmenenak, aitzitik, honako sektore hauei dagozkie: kautxua eta plastikoa (% 1,7), ehungintza eta jantzigintza (% 1,0), metalgintza eta metalezko gaiak (% 0,4) eta larruaren eta oinetakoen industria (% 0,3).


2002ko uztailaren eta 2003ko uztailaren urte arteko epean, preziohazkunderik handienak metalezko eta ezmetalezko meak (% 7,1), garraiomateriala (% 2,9), elikagaiindustria (% 2,8), petrolioa fintzea (% 2,6) eta ezmetalezko industria (% 2,6) sektoreenak izan dira. Kontrako noranzkoan, urte arteko hazkundetasa negatiboak izan dituzte ehungintza eta jantzigintza (% 0,5) eta kautxua eta plastikoa (% 0,4) sektoreetako prezioek.


Ondasunek helburu ekonomikoaren arabera duten sailkapenari jarraituz, prezioek uztailean aldakuntza hau izan dute, aurreko hilaren aldean: bitarteko ondasunenak % 0,5 handitu dira, eta ekipoondasunenak egonkortu egin dira (% 0,0); kontsumoondasunenak, berriz, % 0,1 txikitu dira.


Hiru ondasuntalde horietako prezioen bilakaerek alde nabarmenagoak markatu dituzte urte arteko aldian (2003ko uztaila, 2002ko uztailaren aldean): prezioigoerarik handiena kontsumoondasunetan (% 2,0) gertatu da; ondoren, ekipoondasunetan (% 1,8); eta bitarteko ondasunetako prezioek aldakuntza txikiagoa (% 0,8) izan dute.



Iturria: EUSTAT





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: 14-945 017 534. Faxa: +34-945 017 501
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak % 0,3 igo ziren 2003ko uztailean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002367_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali