2003/09/24ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2003KO ABUZTUA



Industri prezioak %0,4 igo ziren 2003ko abuztuan



Urte arteko igoera (2003ko abuztua, 2002koarekin alderatuta) %1,4koa izan da.


Euskal AEko industri prezioak %0,4 goratu dira 2003ko abuztuan, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, abuztuko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %1,4 hazi da. Beste alde batetik, urteko lehen zortzi hilabeteko bilakaerak %1,0ko handitzea dakar, aurreko abenduaren gainean.




Sektoreka xehe-xehe aztertzeak agerian uzten du, abuztuan, petrolioa fintzea (%2,9) energia elektrikoa, gasa eta ura (%1,4), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%0,5), eta ez-metalezko industria (%0,3) sektoreek gehitu dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Hileko jaitsierarik nabarmenenak, aitzitik, honako sektore hauei dagozkie: metalezko eta ez-metalezko meak (%-1,4), kautxua eta plastikoa (%-1,2), garraio-materiala (%-0,6) eta larruaren eta oinetakoen industria (%-0,3).


2002ko abuztuaren eta 2003ko abuztuaren urte arteko epean, prezio-hazkunderik handienak metalezko eta ez-metalezko meak (%4,2), petrolioa fintzea (%2,8), ez-metalezko industria (%2,6), elikagai-industria (%2,6) eta makineria (%2,0) sektoreenak izan dira. Kontrako noranzkoan, urte arteko hazkunde-tasa negatiboak izan dituzte eta kautxua eta plastikoa (%-1,3), energia elektrikoa, gasa eta ura (%-0,6), kimika-industria (%-0,5) eta ehungintza eta jantzigintza (%-0,4) sektoreetako prezioek.


Ondasunek helburu ekonomikoaren arabera duten sailkapenari jarraituz, prezioek abuztuan aldakuntza hau izan dute, aurreko hilaren aldean: bitarteko ondasunenak %0,6 handitu dira, eta ekipo-ondasunenak eta kontsumo-ondasunenak, %0,1 handitu dira.


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek alde nabarmenagoak markatu dituzte urte arteko aldian (2003ko abuztua, 2002ko abuztuaren aldean): prezio-igoerarik handiena kontsumo-ondasunetan (%2,0) gertatu da; ondoren, ekipo-ondasunetan (%1,6); eta bitarteko ondasunetako prezioek aldakuntza txikiagoa (%1,1) izan dute.








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: 14-945 01 75 34. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,4 igo ziren 2003ko abuztuan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002396_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali