HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak %5,5 gehitu...

2003/09/25eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2003ko lehen hiruhilekoa



Jaiotzak %5,5 gehitu dira 2003ko lehenengo hiruhilekoan



Jaiotakoen erdia baino gehiago lehenengo seme-alabak izan dira.



EUSTATek egindako Jaiotzen Estatistikako 2003ko lehen hiruhilekoko datuetan, 4.516 jaio ageri dira, hots, aurreko urteko aldi berean baino %5,5 gehiago. Lurraldeka, Araban 592 ume jaio ziren eta batez bestekoa hazi egin zen (%5,0); Bizkaian 2.314 jaiotzarekin, hazkundearen ehunekoa %3,6an kokatu zen; Gipuzkoan, berriz, %8,7ko tasa lortu zen 1.610 jaiotzarekin.



Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2003ko lehen hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.616 haur, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.674 haur (%37,1) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi dira; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak %5era iritsi dira. Bizkaian (%40,8), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (%42,1) baino txikiagoa izan da, eta hori herrialde historiko horretan baino ez da gertatu.



Amen adina egonkortu egin da



Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitira erditzeen ia erdiak. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea dago, hau da, 35-39 urte artekoa (%25,8); 25-29ko taldea beherago geratu da, erditzeen %20,1 ekarri baititu. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak %5,6 dira, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %3,3 besterik ez du ekarri.



Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %19,8 hartzen dute, eta ia bi puntu igo dira 2002ko lehen hiruhilekoaren aldean. Gipuzkoa (%21,1) izan da Euskal AEko kopuru orokorra baino handiagoa izan duen lurralde bakarra. Talde horren erditze-adina haurrak eduki dituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa da, ama ezkongabeen %17,5 15 eta 24 urte bitartekoak baitziren.










Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak %5,5 gehitu dira 2003ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2003/09/25
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002397_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali