2003/09/03ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2003ko UZTAILA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 jaitsi ziren 2003ko uztailean



Urte arteko hazkunde-tasa (2003ko uztaila, 2002ko uztailarekin alderatuta) %3,1ekoa izan da.


2003ko uztailean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indize Orokorra %0,1 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta uztailerako urte arteko tasa %3,1era iritsi zen, EUSTATen datuen arabera. Urteko lehen zazpi hilabeteetako tasa %2,8 igo da iazko abenduaren aldean.



Urte arteko aldakuntza-tasak, 1995-2003

(*)eskainitako gehikuntza uztaileko urte artekoa da.

Iturria: EUSTAT



Urte arteko aldian (2003ko uztaila, 2002ko uztailarekin alderatuta), lan-eskuaren kostua %5,8 igo da eta lehengaien kostua, berriz, %1,2.


2003ko uztailean guztizko kostuak izandako %0,1eko jaitsieran eragin desberdina izan dute azpisektore nagusiek: Eraikinak azpisektoreko kostuak %0,2 jaitsi dira eta Obra Zibilekoak, berriz, ez dira aldatu aurreko hiletik (%0,0). Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran ere, modu desberdinean igo dira: Eraikineko kostuak %3,0 igo dira eta Obra Zibilekoak %3,3.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2003ko uztailean, hauek izan dituzte inflazio-tasarik handienak: petroliotik eratorritakoak (%4,1), energia elektrikoa (%2,7), lur erreak (%0,3) eta ateratze-agregakinak (%0,3) lehengaiek. Bestalde, hileko batez besteko prezioen jaitsiera izan dute honakoek: kristala (%-2,7), burdina eta altzairua (%-1,8) eta leherkariak eta gasak (%-1,6) lehengaiek, besteak beste.




Iturria: EUSTAT




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tlf:+34-945-01 75 05 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 jaitsi ziren 2003ko uztailean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO DE 2003
Eguneratze data : 
2003/09/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002368_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali