2003/07/28ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt) 2003ko bigarren hiruhilekoa



Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %4,4 hazi ziren 2003ko bigarren hiruhilekoan



Araban %5,5 hazi ziren, batez bestekoaren gainetik, eta Bizkaian (%4,2) eta Gipuzkoan (%4,3), ostera, neurritsuago.


Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2003ko bigarren hiruhilekoan, salmentak %4,4 igo dira, kopuru nominaletan, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, Eustatek emandako datuen arabera. Hazkunde nominal hori, kopuru errealetan, %2,1eko garapen positiboa da.





Tradiziozko txikizkako merkataritzaren (espezializatua) salmenta nominalak %3,6 igo dira 2003ko bigarren hiruhilekoan, 2002ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Igoera nominal hori, prezioen igoeraren eragina kenduta, %2,0koa da, balio errealetan.


Gune ertain eta handietako txikizkako salmentak (ez-espezializatua) %5,8 hazi dira balio nominaletan, aurtengo bigarren hiruhilekoan. Prezioen igoeraren eragina kendu eta gero, urte arteko tasaren aldakuntza %2,4koa da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Herrialde Historikoka banatuz gero, bigarren hiruhileko honetan, Araban izan da txikizkako merkataritzako salmenta nominalen hazkunderik handiena; %5,5eko urte arteko hazkundea izan baita, txikizkako merkataritza ez espezializatuaren hazkunde handiak eraginda (%6,1). Atzetik Gipuzkoa du, indize orokorreko %4,3ko aldakuntza positiboarekin eta Bizkaiak, %4,2koa hazkundea izan du. Balio errealetan, honako hazkundeak izan dira: %3,1ekoa Araban, eta %2,1ekoa Gipuzkoan, eta %1,9koa Bizkaian.


2003ko bigarren hiruhilekoan txikizkako merkataritzaren sektorean ziren landunen aldetik, urte arteko %1,4ko hazkundea izan zen (aurreko urteko hiruhileko beraren aldean) Euskal AEko guztizkorako. Herrialdeka, honakoak dira datuak: Araban %1,8 hazi zen eta Gipuzkoan eta Bizkaian, %1,3.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tlf:+34-945-01 75 05 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %4,4 hazi ziren 2003ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2003/07/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002303_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali