HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2002an 18.133 jaiotza...

2004/03/02ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2002




2002an 18.133 jaiotza erregistratu ziren, aurreko urtean baino % 2,8 gehiago



Jaiotza-kopuruak indarberritzen jarraitzen du, eta atzeratu egin da amatze-adina.



EUSTATen datuen arabera, 2002. urtean, Euskal AEn 18.133 jaiotza izan ziren, 2001ean baino % 2,8 gehiago, alegia. Bizkaian gertatu zen gehikuntzarik handiena (% 3,7), ondoren Araban (% 2,3) eta atzetik Gipuzkoan (% 1,6).



Jaiotzak mila biztanleko 8,8 izan ziren, 1960ko hamarkadako milako 20 haietatik oso urruti. Kopururik handiena Gipuzkoan da (‰ 9,4), ondoren Araban (‰ 8,7) eta azkenik Bizkaian (‰ 8,4).



1976tik aurrera, jaiotzek beheranzko joera nabarmena izan zuten; joera hori, dena dela, moteldu egin zen 80ko urteen amaieran, eta 1994an heldu zen mailarik apalena. 2002ko zifrek berretsi egin dute 1995ean abiatutako jaiotza-tasen goraldia.



2002an umea izan zuten lau emakumetatik ia hiruk hogeita hamar urte edo gehiago zituen. Talderik handiena 30 eta 34 urte arteko emakumeena da, jaiotzen % 45,4 egin baitzituzten, hau da. Beste alde batetik, 2001. urtearekin alderatuta, handitu egin da 35 urtetik gorako amen taldea, eta berriz ere 25-29 bitarte urteko taldea baino handiagoa da.



Azken hamar urte honetan, 30 urtetik beherako amen adin-talde guztiek galdu dute garrantzia. Hartara, 20 urtez beherako amen ehunekoa erdira murriztu da. 25-29 bitarte urtekoen taldean, gutxitzea are handiagoa da (14 ehuneko-puntu), eta 2002an amen % 20,1 ziren. Aitzitik, bikoiztu baino gehiago egin da 35 urte edo gehiago dituzten amen taldea.



Jaiotza-ordenari begiratuz gero, 2002. urtean lehen seme-alabak % 58 baino gehiago izan ziren, aurreko urtean gertatuaren antzera. Hirugarren eta ondorengo seme-alabak, ordea, % 5,8 besterik ez ziren izan.



2002. urtean, guraso ezkongabe zituztela jaioak 3.272 izan ziren. Bestela esanda, halakoak izan ziren jaiotzen % 18, hots, 2001ean (%16,3) baino gehiago. Araba izan zen Euskal AE osoak baino balio handiagoak izan zituen lurralde bakarra, eta hazkunderik handiena izan zuena: 2001ean % 16,4 ziren, eta 2002an % 20,5.


Erditzeak 17.853 izan ziren: horietatik 17.517, bakunak dira; 315, bikoitzak; eta 21, hirukoitzak.



2003an jaioen artean, 100 gizalabako 103 gizasemerena izan zen sexuen erlazioa. Batez beste, 3.285 gramoko pisua izan zuten gizasemeek; eta gizalabek, 3.166 gramokoa.








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.: +34-945 017 549. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2002an 18.133 jaiotza erregistratu ziren, aurreko urtean baino % 2,8 gehiago

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2002
Eguneratze data : 
2004/03/02
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002495_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali