2004/01/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2003KO ABENDUA



2003. urtean, bidaiarien sarrerak %5 eta gaualdiak %4 gehitu ziren aurreko urtearen aldean.



Joan zen abenduan, %10 sarrera eta %12 gaualdi gehiago erregistratu ziren, 2002ko hil beraren aldean.



Euskal AEko hotel-establezimenduetako 2003ko urteko balantzea, bidaiari-sarreren (%5) eta gaualdien (%4) hazkundeekin itxi da, aurreko urtearekin alderatuta. Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko hiru lurraldeetan izan dira positiboak bi adierazle horiek, bakoitzean eragin desberdina izan duten arren.


Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 107.025 bidaiari-sarrera erregistratu dira 2003ko abenduan. Zifra horiek erakusten dute %10eko gehitzea izan dela aurreko urteko hil beraren aldean, hau da, ia 10.000 sarrera gehiago izan direla. Hiru herrialdeetan izan dute bidaiarien sarrerek bilakaera positiboa: Gipuzkoan %15, Araban %10 eta Bizkaian %5 igo dira.


Estatuko bidaiarien sarrerak %7 gehitu dira Euskal AE osoan eta atzerriko bidaiarien sarrerak, aldiz, %18. Abenduan, bi kolektiboen kopurua igo da hiru herrialdeetan.


Estatutik datozen bidaiarien artean, gehitu egin dira, besteak beste, Madrildik, Kataluniatik, Valentziatik eta Galiziatik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin dira Frantziatik, Italiatik, Erresuma Batutik, eta AEB-Kanadetatik datozenak; urritu egin dira, aldiz, Alemaniatik eta Portugaldik etorritakoak.


2003ko abenduan erregistraturiko gaualdiak 193.613 dira, hau da, iazko abenduaren aldean %12ko gehikuntza eta 20.500 gaualdi gehiago. Gaualdiek ere bilakaera positiboa izan dute hiru herrialdeetan.


Euskal AE osotara hartuta, bidaiarien batez besteko egonaldia aurreko urteko 1,78 egunetik hil honetako 1,81 egunera pasa da. Plazakako eta gelakako betetze-mailak %6 eta %2 gehitu dira, hurrenez hurren.



2003ko urteko balantzea



2003ko abenduan, 1.585.221 bidaiari-sarrera erregistratu dira, 2002an baino %5 gehiago, eta urte horretan gainditu zuten lehenengo aldiz, Euskal AEko hotel-establezimenduetan ostatutako bidaiariek milioi eta erdiko hesia. Bisitari gehiago izan dituzte hiru herrialdeetan: Bizkaian %7, Gipuzkoan %5 eta Araban %0,5 gehiago.


2003ko gaualdiak 2.962.252ra iritsi dira, hau da, aurreko hilean baino 115.000 gehiago izan dira eta bilakaera positiboa izan dute hiru herrialdeetan: Gipuzkoan %5, Bizkaian %4 eta Araban %2.


Batez besteko egonaldia aurreko urteko 1,88 egunetik aurtengo 1,87 egunera moztu da, aldagai horrek Bizkaian izan duen bilakaerak eraginda. Araban eta Bizkaian hotel-eskaintza zabaltzearen ondorioz, Euskal AE osotara hartuta, plazakako betetze-maila ehuneko hiru puntu jaitsi da, bidaiarien sarreretan eta gaualdietan gehikuntza nabarmena izan den arren.





Nekazalturismoa: Abenduan gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (%39) eta gaualdiak (%36).


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 7.073 bidaiari-sarrera zenbatu dira joan den abenduan, aurreko urteko hil berean baino %39 gehiago eta hiru lurralde historikoetan gehitu dira.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 17.178 izan dira abenduan, 2002ko hil berean baino %36 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasa positiboak izan dira Araban (%69), Gipuzkoan (%40) eta Bizkaian (%18).


Batez besteko egonaldia, bidaiariko, ehuneko bi puntu laburtu da Euskal AE osoan. Plazakako betetze-maila, berriz, %24 hobetu da eta hiru lurraldeetan izan du eragina.




2003ko nekazalturismoaren urteko balantzea: %8 gehitu dira bidaiariak eta %10 gaualdiak.



Euskal AEko nekazalturismo-establezimenduetan, 84.391 bidaiari-sarrera izan dira 2003an, aurreko urtean baino %8 gehiago. Gaualdiak 225.249 izan dira, hots, 2002an baino %10 gehiago.


Hiru herrialdeetan gehitu dira bidaiari-sarrerak eta gaualdiak, bakoitzean eragin desberdina izan duen arren.


Batez besteko egonaldia, bidaiariko, 2002ko 2,60 egunetik 2003ko 2,66 egunera pasa da eta betetze-maila, berriz, ia 2002ko maila berean mantendu da.








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza Diarce
Tel.: +34-945 01 75 14. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2003. urtean, bidaiarien sarrerak %5 eta gaualdiak %4 gehitu ziren aurreko urtearen aldean.

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
DICIEMBRE DE 2003
Eguneratze data : 
2004/01/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002476_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali