2004/02/06ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA: FAMILIAK 2003ko 4. hiruhilekoa



2003ko azken seihilekoan, % 4 gehitu dira etxean Interneteko sarbidea duten pertsonak



Etxeguneetan, telefono mugikorraren kopuruak ia hazteari utzi diola ematen du, 2003ko azken sei hilabetean % 0,4 besterik ez baitziren gehitu.


Eustatek familiei egindako Informazioaren Gizarteari buruzko Inkestak 2003ko 4. hiruhilekoan etxetik jasotako datuen arabera, 25.000 pertsona gehiago sar daitezke internetera etxetik (urteko 2. hiruhilekoan baino % 4 gehiago). Ordenagailu pertsonala erabiltzeko aukera duten 15 urte edo gehiagoko biztanleak ere ugaritu dira, 30.100 (% 3,1) gehiago baitira.


Hazkunde horiekin, % 54,9ko sartze-tasa dute PCek, eta % 36,4koa Interneteko sarbideak, etxeguneetan.


Erreferentziatzat 2002ko 4. hiruhilekoa hartuta, ordenagailu pertsonalen hazkundea, urtebetean, % 10ekoa izan da; eta Interneteko konexioena, % 17koa.



15 urte eta gehiagoko sei pertsonatatik bostek —% 83,7k— badu telefono mugikorra, norberaren erabilerarako


Familietan, telefono mugikorraren kopuruak ia hazteari utzi diola ematen du, 2003ko azken sei hilabetean % 0,4 besterik ez baitziren gehitu. Urte osoan, % 6 hazi ziren. Horrenbestez, bistakoa da azken sei hilabeteko moteltzea. Nabarmentzekoa da gaur egun 15 urte eta gehiagoko sei pertsonatatik bostek —% 83,7k— baduela telefono mugikorra, norberaren erabilerarako.


Internetek etxegunean dituen sartze-tasak bi ehuneko-puntu handitu dira Bizkai-Gipuzkoetan; lehenengo herrialde horrek du posiziorik abantailatsuena (% 39,4), eta ondoren dator bigarrena (% 35,3). Araban ez da aldaketarik nabari 2. hiruhilekoaren aldean, Interneteko sarbidea duen biztanle kopuruak % 33,5ean dirau, Autonomia Erkidegoko mailarik apalenean.


Txikitu egin da arrail digitala emakumeentzat eta ikasketa gutxieneko pertsonentzat


Sexu baten eta bestearen arteko arrail digitala txikitu egin da. Izan ere, 2. hiruhilekoaren aldean, Interneteko sarbideko tasen aldea, gizonezkoekiko, 1,6 ehuneko-puntu murriztu da. 2003ko 4. hiruhilekoan, 15 urte eta gehiagoko gizonezkoen tasa % 37,9koa zen, eta emakumezkoena % 34,9koa.


Sarbideko aldea nabarmen murriztu da, orobat, lehen mailako ikasketak dituztenen eta goi-mailakoa dutenen artean (1,8 ehuneko-puntu). Hala ere, lehenengo kasuan azken tasa % 21,4koa zen; eta, unibertsitate ikasketekiko biztanleen kasuan, % 58,7koa. Lehen mailako ikasketak dituztenen tasa, azken urtebetean, goi-mailako ikasketekiko taldearen tasa bi halako hazi da: 6,7 ehuneko-puntu lehenengo kasuan, eta 3,4 bigarrenean.


Era berean, hobetu egin da PCak erabiltzeko aukera lehen mailako ikasketak dituzten pertsonentzat. Izan ere, 2002ko 4. hiruhilekoko datuekin alderatuta, 7,1 ehuneko-puntuko gehikuntza gertatu da horien artean; goi-mailako ikasketak dituztenen artean, ostera, 1,8 puntukoa baino ez. Hornikuntza horri dagokionez, bi taldeen arteko arraila 44,5 ehuneko-puntukoa da.


10.000 internauta gehiago, azken sei hilabetean


Etxegunean Interneteko sarbideak gehitu diren arren, azken hiru hilabetean sarera sartu direnak 9.900 besterik ez dira ugaritu (% 1,7). 15 urte eta gehiagoko hiru pertsonatatik ia batek (% 32,2, guztira 582.100) eratzen du, egun erabiltzaileen taldea.

Konparaziorako oinarritzat 2002ko 4. hiruhilekoko datuak hartuz gero, internauten kopurua % 6,6 hazi da. Beraz, esan daiteke urtearen bigarren erdian bilakaera moteldu egin dela.


Gipuzkoak du internauta-tasarik gorena (% 34,3); ondoren dator Araba (% 32,4); Bizkaia, aldiz, Autonomia Erkidegoko batez bestekotik behera dago (% 30,9).


Internauten kopurua, Bizkaian, % 1,4 besterik ez zen hazi 2003an; Gipuzkoan, ordea, % 11,8, eta Araban % 15,2


Araba izan da lurralderik dinamikoena, 2003an, internauta-kopuruaren hazkundeari dagokionez, % 15,2ko gehikuntzarekin; ondoren dator Gipuzkoa, % 11,8ko handitzearekin. Bizkaiko urteko hazkundea, azkenik, % 1,4koa izan da. Euskal AEko batez besteko gehikuntza % 6,6koa izan zen.


Biztanle landunen taldea izan da internauta-gehikuntza handiena izan duena: 23.800 internauta gehiago azken seihilekoan (% 6,8 gehiago). Urte osoan, % 11,6koa izan zen gehikuntza.


Indarberritu egin dira Internetera sartzeko bestelako tokiak


Laugarren hiruhilekoko datuek erakusten dute gutxitu egin direla etxegunetik Internetera sartutakoak, azken sei hilabetean (9.700 pertsona gutxiago). Dena dela, horretarako tokirik gogokoena izaten jarraitzen du % 67,5 erabiltzailerentzat. Bere horretan diraute, bestalde, lantokietako (% 43) eta ikastegietako (% 18,8) internauten kopuruek.


Atzera ere nabarmen ugaritu dira —% 25,6 ugaritu ere— bestelako tokietatiko konexioak, hala nola liburutegi, gizarte-etxe, ziberkafe eta abarretatikoak. Hala ere, oraindik ez dira heldu 2002ko azkenaldeko mailara; garai hartan, bestelako tokiok internauten % 16,4k erabiltzen zituen, eta gaur egun % 12,3k baino ez.


% 25 urritu dira sarearen bidez erosten duten internautak


Azken hiru hilabetean Internetez erosketaren bat egin duten Interneten erabiltzaileen zifra % 24,8 beheratu da. Hartara, 2003ko 2. hiruhilabetean 81.900 internauta izan ziren; eta urte bereko 4. hiruhilekoan, ordea, 61.600. 2002ko 4. hiruhilekorako datu konparagarririk ez dugunez, ezin da jakin ea garai horretako beheratze berezia den ala joera iraunkorragoa den.


Bidaiak (Internetez erosten dutenen % 31), liburuak (% 15,7), eta arropa nahiz kirol-materiala (% 12,7) dira merkataritza elektronikoan eskaerarik handiena duten salgaiak, enpresek eta erakundeek egindako salerosketa bazter utzita.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Celia Muro Pablo
Tel.: +34-945 017 534. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2003ko azken seihilekoan, % 4 gehitu dira etxean Interneteko sarbidea duten pertsonak

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN-FAMILIAS 4º trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2004/02/06
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002484_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali