HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2003ko bigarren hiruhilekoan,...

2003/12/05eko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2003ko bigarren hiruhilekoa



2003ko bigarren hiruhilekoan, ezkontza gutxiago izan ziren 2002ko aldi berean baino



2003ko apirilean, maiatzean eta ekainean 3.035 ezkontza kontatu ziren.



2003ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 3.035 ezkontza kontabilizatu ziren, iazko aldi berean baino %2,9 gutxiago. Lurralde Historikoka, bizkaitarrek 1.510 ezkontza ospatu zituzten, gipuzkoarrek 988 eta arabarrek 385. Euskal AEz kanpo bizi diren egoiliarren kasuan, ezkontzak 152 izan ziren.



Ezkontza zibilak gehitu egin dira



Aurreko hiruhilekoaren aldean, hiruhileko honetan ezkontza gehiago izan dira, maiatzean eta ekainean izaten direlako ezkontza gehien. Beste alde batetik, tarte honetako ezkontzen %35,2 ezkontza zibilak izan ziren, 2002ko aldi berean baino ehuneko handiagoa. Era berean, proportzio hori 2003ko aurreneko hiru hilabeteetan baino nahiko txikiagoa da, aldi hartako ezkontzen ia %60 zibilak izan baitziren.



2003ko bigarren hiruhileko horretako 3.035 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten 2.919 gizonezko eta 2.987 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 2.738 senarrentzat (%93,8), lehen ezkontza izan zen; 19 alargun eta 162 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa gizonezkoena baino zertxobait altuagoa izan zen: aurretik ezkongabeak ziren emakumeak 2.826 (%94,6) izan ziren; alargunak, 13; eta dibortziatuak, 148.



Ezkonberrien adinak gora egin du



Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, senarren artean, %65,9k zituzten 30 urtetik gora; emazteen artean, berriz, %45,1ek. Ehuneko biak 2002ko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira, aldi hartan %61,6 eta %43,6 izan baitziren, hurrenez hurren.








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.: 49-945 01 75 49. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2003ko bigarren hiruhilekoan, ezkontza gutxiago izan ziren 2002ko aldi berean baino

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2003/12/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002422_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali