HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2003ko bigarren hiruhilekoan,...

2003/12/12ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2003ko bigarren hiruhilekoa



2003ko bigarren hiruhilekoan, jaiotzak %8 gehitu ziren, aurreko urteko aldi beraren aldean



Aurtengo lehenengo hiruhilekoaren aldean ere %10 gehitu dira



2003ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.980 jaiotza erregistratu ziren, iazko aldi berean baino %8 gehiago, Eustatek landutako datuen arabera. Lurraldeka, Araban 763 ume jaio ziren, %16,7ko hazkundearekin; Bizkaian 2.504 jaiotzarekin, hazkundearen ehunekoa %5ean kokatu zen; Gipuzkoan, berriz, %9ko tasa lortu zen 1.713 jaiotzarekin.



Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2003ko lehen hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.826 haur, lehenengo semealabak izan ziren; 1.877 haur (%37,7) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi dira; eta hirugarren eta ondorengo semealabak %5,6ra iritsi dira. Gipuzkoan (%45,8), bigarren eta ondorengo semealaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (%43,3) baino handiagoa izan da, eta hori herrialde historiko horretan baino ez da gertatu.



Lau jaiotzatik hirutan amak 30 urtetik gora ditu



Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 3034 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitira erditzeen ia erdiak. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea dago, hau da, 3539 urte artekoa (%24,7); 2529ko taldea beherago geratu da, erditzeen %18,7 ekarri baititu. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak %5,1 dira, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %3,7 besterik ez du ekarri.



Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %18,7 hartzen dute, eta puntu bat igo dira 2002ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Bizkaia (%18,4) izan da Euskal AEko kopuru orokorra baino txikiagoa izan duen lurralde bakarra. Talde horren erditzeadina haurrak eduki dituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa da, ama ezkongabeen %17,6 14 eta 24 urte bitartekoak baitziren.









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2003ko bigarren hiruhilekoan, jaiotzak %8 gehitu ziren, aurreko urteko aldi beraren aldean

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2003/12/12
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002426_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali