2003/10/17ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA) 2003ko 3. hiruhilekoa



9.800 landun gehiago eta 2.800 langabe gutxiago Euskal AEn 2003ko hirugarren hiruhilekoan


Langabezia-tasa %8,1ean kokatu da, Eurogunekoa baino 7 hamarren gutxiago eta Europar Batasuna-15ekoa baino hamarren bat gehiagorekin.


Eustatek zabaltzen duen Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko Inkestaren arabera, 2003ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko lan-merkatuan 905.000 landun zenbatu ziren, aurreko hiruhilekoan baino 9.800 gehiago. Bestalde, langabezia-tasa aurreko hiruhilekoko %8,4tik %8,1era jaitsi da. Datu horiek finkatu egiten dute 2003ko bigarren hiruhilekoan ikusitako joera, hau da, landunak gehitzen doaz eta langabeak gutxitzen.


Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, biztanleria langabeak 2.800 laguneko jaitsiera izan du eta langabezia-tasak 0,3 puntukoa. Biztanleria landuna eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa %55era heldu da.


Gizonezkoen langabezia-tasa %6,1era jaitsi da (bi hamarreneko aldakuntza) eta emakumeena ere, askoz ere altuagoa izan arren (%10,9koa), puntu erdia jaitsi da. Gazteen langabezia-tasa ehuneko puntu bat eta erdi jaitsi da eta 16tik 24 urtera bitarteko bost gazte aktibotik bat harrapatzen du (%21).


EUROSTAT-Europako Erkidegoko Estatistika Bulegoaren arabera, 2003ko abuztuan Euroguneko herrialdeek %8,8ko langabezia-tasa lortu zuten, 2003ko hiruhileko honetan, Euskal AEn izandakoa baino 7 hamarren handiagoa. Beste aldi batzuetan bezala, Europar Batasuneko guztizko tasa (%8koa) Eurogunekoa baino baxuagoa da.



Langabe izateari utzi dioten bost lagunetik ia lau emakumeak dira.


Gizonezko langabeen kolektiboak 35.000 lagun hartzen ditu, 500 gutxiago. Emakumezkoen artean, 2.200ek utzi zioten langabe izateari azken hiruhilekoan eta orain 44.800 dira langabeak. Bi guztizkoak jaitsi diren arren, aldeak nabarmenak dira oraindik ere. 16tik 24 urtera bitartekoen taldea nabarmen jaitsi da (-1.200) eta 45 eta gehiagokoen taldea ere bai (-1.000).



Langabezia-tasak jaitsi egin dira Bizkaian eta Araban, baina Gipuzkoan hiru hamarren igo da.


Langabe-kopurua 79.800koa da hirugarren hiruhilekoan, eta Araban eta batez ere Bizkaian jaitsi egin da. Arabak 300 langabe gutxiago ditu, langabeziak 11.100 laguni eragiten die eta langabezia-tasa %7,4an kokatu da. Bizkaian 42.000 lagun daude langabezian, orain dela hiru hilabete baino 3.700 gutxiago eta langabezia-tasa %8,3koa da. Gipuzkoan, 26.800 dira langabeak, 1.300 lagun gehiago, eta tasa %8,1ean kokatu da.


Bestalde, gehiago dira lehenengo lan bila dabiltzanak (+2.600).



Handitu egin da okupazioa hiru lurralde historikoetan


Landunak 905.000 lagun dira, orain dela hiru hilabete baino 9.800 gehiago. Zifra hori Euskal AEko ekonomiaren okupazio-errekorra da. Landunak herrialde guztietan gehitu dira eta Bizkaiak izan ditu emaitza absoluturik (5.300 enplegu) eta erlatiborik (%+1,2) onenak. Gipuzkoak 2.900 landun gehiago (%+1,0) izan ditu eta Arabak 1.600 gehiago (%+1,2).





Zerbitzuen sektoreak 5.600 eta Eraikuntzak 4.100 enplegu gehitu dituzte, okupazioan aurrera eginez.


2003ko bigarren hiruhilekoaren aldean, lau sektore ekonomikoetatik hirutan gehitu dira landunak: Zerbitzuetan 5.600 enplegatu gehiago izan dira, Eraikuntzan 4.100 lagun gehiago eta Industrian 1.400 gehiago. Azken datua esanguratsua da, industrian okupazioa hazi egin baita urtebetean atzerakadak izan ondoren. Nekazaritzak 400 landun gutxiago ditu.


Biztanleria landunaren igoerak, sexuari dagokionez, gizonezkoei zein emakumezkoei eragin die, baina gizonezkoek bilakaera hobea izan dute, aurreko hiruhilekoan baino 7.300 landun gehiago baitira – landun berrien lautik hiru-.


Enplegu-tasa, (landunen ehunekoa 16tik 64 urtera bitarteko biztanleriaren guztizkoarekiko) %64an kokatu da, duela hiru hilabete baino ehuneko 7 hamarren gehiagorekin. Tasa hori gizonezkoentzako %76,1ekoa da eta emakumezkoentzako, berriz, %51,9koa.



Lurralde historikoka, enplegu-tasarik altuena Arabak du oraindik ere, %68,1ekoa, eta puntu erdi hasi da. Gipuzkoa du atzetik %67,4ko tasarekin eta 6 hamarreneko gehikuntzarekin. Azkenik, Bizkaikoa dugu tasarik baxuena, %61ekoa, eta ehuneko 0,8 puntuko hazkundea izan du 2003ko bigarren hiruhilekoaren aldean.


Erreferentziatzat etxeguneak hartuz gero, aktibo guztiak lanean dituzten etxeguneak 8.900 gehiago dira, eta kide aktibo guztiak langabezian dituzten etxeguneak, berriz, 800 gutxiago. Aktiborik gabeko etxeguneak nabarmen jaitsi dira (-5.600). Hiru familiatik ia bitan kide guztiak landunak dira (%64,2) eta %2,5en guztiak dira langabeak.


Azken urtean, emakumezkoen enplegu-tasa 2,6 puntu hazi da eta gizonezkoena, berriz, puntu erdi jaitsi da.


Biztanleria landuna hazi egin da, 2002ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, eta 10.500 landun gehiago dira, hau da, %1,2 gehiago. Enplegu-tasa puntu bat igo da; ehuneko 2,6 puntuko igoera izan da emakumezkoentzat, eta gizonezkoentzat, aldiz, puntu erdiko jaitsiera. Hiru lurralde historikoetan, ehuneko puntu bat inguru igo da enplegu-tasa azken hamabi hilabeteetan.


Azken urtean zehar, pisua galtzen jarraitzen du industriak eta 5.700 landun gutxiago ditu. Zerbitzu-sektoreak, berriz, 9.000 enplegatu gehiago lortu ditu eta Eraikuntzak 5.900 gehiago. Aldi honetan, enplegu-tasa hamarren bat hazi da.


Langabezia-tasa 1,6 puntu jaitsi da Bizkaian azken urtean, eta Gipuzkoan eta Araban, aldiz, puntu bat baino gehixeago igo da.


Azken urtean, langabezia hamarren bat jaitsi da Euskal AEn. Sexuka, emakumeentzat ehuneko 1,3 puntu jaitsi da, eta gizonezkoentzat, berriz, puntu erdi baino gehiago hazi da. Gazteen langabezia-tasa ehuneko 2,3 puntu hazi da. Lurraldeka, hazkundea Gipuzkoan (ehuneko +1,6 puntu) eta Araban (+1,4) izan da. Bizkaian tasa 1,6 puntu jaitsi da.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Mª Jose Santamaria Gallardo
Tlf:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

9.800 landun gehiago eta 2.800 langabe gutxiago Euskal AEn 2003ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3er trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2003/10/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002408_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali