2004/03/10eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA: FAMILIAK 2003ko 4. hiruhilekoa



Banku elektronikoa bisitatzen duten internauten aipamenak %18,3 igo dira


Euskal AEko hamar internautetatik bederatzik Google bilatzailea erabiltzen dute



Gehien aipatutako finantza-entitateen WEB orriek, hau da, BBK.ES, KUTXA.NET, CAJALABORAL.ES eta BBVANET.COMek 55.200 aipamen izan zituzten 2003ko bigarren hiruhilekoan eta laugarren hiruhilekoan, 65.300 aipamenen izatera pasa dira (%18,3), Eustatek eskainitako datuen arabera. BBVAren filialak bikoiztu egin ditu bere aipamenak aldi horretan, baina BBKren orria da banku elektronikoetan aipatuena.


ELCORREODIGITAL.COM da oraindik ere buru web gune aipatuenen rankinean eta bigarren jarraitzen du DIARIOVASCO.COMek. Hala ere, egunkari elektroniko bien aipamenak urritu egin dira, hein batean, 2003ko laugarren hiruhilekoan izandako sarrera-kopurua bera jaitsi egin delako bigarren hiruhilekoan.



Lana eskaintzen duten web gune nagusiek –LANBIDE.NET eta INFOJOB.COM- gora egin dute rankingean eta %9,5 aipamen irabazi dituzte urte erdian.






10 Internet erabiltzailetik 9k GOOGLE erabiltzen du, 2003ko 2. hiruhilekoan baino %13 gehiago


Internetera sartzeko atariak erabiltzerakoan (bai bilatzaile huts gisa, bai sesio bakoitzean gidari gisa) Euskal AEko internautek gero eta argiago jotzen dute GOOGLEra eta sei hilean %78,6k erabiltzetik %87,3k erabiltzera pasa da.


Internet erabiltzaileen %14k YAHOO erabiltzen du eta gogokoenetan bigarren postuan dago. Atzetik TERRA dago, %10,9rekin. Hala ere, YAHOOk aipamenen %36 galdu du eta TERRAk %19,7.


Gainerako atari minoritarioei ere eragin diete galera horiek eta bakar batek ere ez du gainditu erabiltzaileen aipamenenen %2a. Baina, bada salbuespen bat, KAIXOk 1.800 aipamen irabazi baititu seihilekoan.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Celia Muro Pablo
Tel.: 31-945 01 75 34. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Banku elektronikoa bisitatzen duten internauten aipamenak %18,3 igo dira

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACION-FAMILIAS 4º trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2004/03/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002499_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali