2004/02/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2004KO URTARRILA



Bidaiarien sarrerak % 14 gehitu dira 2004ko urtarrilean



Gaualdiak, berriz, % 13 ugaritu ziren, 2003ko urtarrilaren aldean.



2004ko urtarrilean, 94.206 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 12.000 sarrera gehiago, hau da, % 14ko gehikuntza, Eustatek eskainitako datuen arabera. Hiru lurralde historikoetan nabarmen gehitu dira bidaiarien sarrerak: urte arteko hazkunde-tasarik handiena Araban izan da (% 21); tarteko tokia du Bizkaiak (% 17); eta hirugarren dugu Gipuzkoa (% 9).


Estatutik datozen bidaiarien sarrerak % 14 igo dira; eta puntu bat gehiago, % 15, atzerriko bidaiarien kopurua. Estatutik datozen bidaiarien kopurua igo egin da Araban (% 24), Bizkaian (% 12) eta Gipuzkoan (% 12). Atzerritarrek ez dute bilakaera bera izan hiru lurraldeetan: indarrez hazi dira Bizkaian (% 33), neurritsuago Araban (% 8), eta urritu egin dira Gipuzkoan (% -1).


Estatutik datozen bidaiarien artean, ugaritu egin dira autonomia-erkidego gehienetatik datozenak, eta nabarmen gehitu dira Kataluniatik, Andaluziatik, Asturiastik, Galiziatik eta Nafarroatik etorriak. Atzerriko bidaiarien artean, igo egin dira Alemaniatik, Italiatik, Erresuma Batutik, AEB-Kanadetatik eta Portugaldik etorriak, eta ia bere horretan mantendu dira Frantziatikoak.


Gaualdiak, 2004ko urtarrilean, 165.231 izan dira, aurreko urteko urtarrilean baino % 13 gehiago, hots, ia 20.000 gaualdi gehiago. Urte arteko bilakaera positiboa izan dute gaualdiek hiru lurralde historikoetan ere. Hazkunde handia izan dute Araban (% 33) eta neurritsuagoak Bizkaian (% 12) eta Gipuzkoan (% 7).


Bidaiarien batez besteko egonaldia, iazko urtarrileko 1,77 egunetatik aurtengo urtarrileko 1,75 egunetara laburtu da, Euskal AE osorako. Laburtze hori Bizkaian (% -4) eta Gipuzkoan (% -2) izandako jaitsierek eragin dute, Araban nabarmen hobetu baita egoera (% 10).


Plazen betetze-mailak % 7 egin du gora: iazko urtarrilean % 28,79 zen; eta joan berri den urtarrilean, aldiz, % 30,68. Nabarmen hobetu da indizea Araban (% 34), askoz neurritsuago Gipuzkoan (% 4) eta bere horretan dirau Bizkaian (% 0).




Nekazalturismoa: gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (% 18) eta gaualdiak (% 35)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 3.728 bidaiari-sarrera zenbatu dira joan den urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino % 18 gehiago: % 45 ugaritu dira Araban eta % 57 Gipuzkoan, eta Bizkaian, ostera, % 22 urritu. Estatutik datozen bisitariak % 17 gehitu dira Euskal AEn: Araban % 38, Gipuzkoan % 59 eta Bizkaian % -24. Atzerritikoak % 47 ugaritu dira Euskal AE osoan, eta bilakaera positiboa izan dute hiru lurralde historikoetan ere.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 8.915 izan dira urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino % 35 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasa oso positiboak izan dira Araban (% 90) eta Gipuzkoan (% 66); Bizkaian, ordea, negatiboa izan da (% -7).


Bidaiariko batez besteko egonaldia hamalau ehuneko-puntu luzatu da Euskal AE osoan, 2003ko urtarrilaren aldean: duela urtebete 2,10 egunekoa zen; eta, azken urtarril honetan, 2,39koa. Bilakaera positibo hori erkidegoko hiru lurraldeetan gertatu da.


Plazen betetze-maila, azkenik, asko igo da, % 20, Araban (% 57) eta Gipuzkoan (% 47) izandako gorakadaren ondorioz, nahiz eta Bizkaian (% -15) bilakaera negatiboa izan.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 017 506. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak % 14 gehitu dira 2004ko urtarrilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO DE 2004
Eguneratze data : 
2004/02/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002489_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali