2003/10/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2003KO IRAILA



Bidaiarien sarrerak %16 gehitu dira 2003ko irailean


Udako hilabeteetan (uztaila-iraila), 34.000 bidaiari-sarrera gehiago erregistratu dira 2002ko aldi berean baino, hots, %7 gehiago.



Euskal AEko ostalaritza-establezimenduetan, 154.907 bidaiari-sarrera erregistratu dira 2003ko irailean, Eustatek landutako datuen arabera. Zifra horiek erakusten dute %16ko gehitzea gertatu dela aurreko urteko hil beraren aldean, hau da, 21.000 sarrera gehiago izan direla. Hiru herrialdeetan bilakaera positiboa izan dute bidaiarien sarrerek: gehitu egin dira Bizkaian (%25), Gipuzkoan (%13) eta Araban (%4).


Estatuko bidaiarien sarrerak %23 gehitu dira Euskal AE osoan. Atzerriko bidaiarien sarrerak ere %3 gehitu dira. Estatutik datozen bidaiarien kopurua igo egin da hiru herrialdeetan hazkunde-tasa handiekin: Araban (%19), Gipuzkoan (%22) eta Bizkaian (%26). Atzerritarrek joera desberdinak izan dituzte hiru lurraldeetan: Bizkaian gehitu egin dira (%23), Gipuzkoan mantendu egin dira (%0,0) eta Araban %28 jaitsi dira.


Estatutik datozen bidaiarien artean, gehitu egin dira erkidego guztietatik datozenak, Kantabriatik eta Errioxatik datozenak izan ezik. %16,9 gehitu dira Madrildik datozenak eta %12,3 Kataluniarrak. Atzerriko bidaiarien artean, apur bat urritu dira Frantziatik, Erresuma Batutik eta AEB-Kanadetatik datozenak, eta ugaritu Alemaniatik, Italiatik eta Portugaldik datozenak.


2003ko irailean erregistraturiko gaualdiak 303.841 dira, hau da, iazko irailaren aldean %20ko gehikuntza eta 50.000 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko antzeko bilakaera izan dute hiru lurraldeetan: %17 igo dira Araban ; %20 Gipuzkoan eta %21 Bizkaian.

Bidaiarien batez besteko egonaldiak %4ko hazkundea izan du Euskal AE osotara hartuta, hau da, 2002ko iraileko 1,89 egunetik 2003ko iraileko 1,96 egunera pasa da. Batez besteko egonaldia %13 luzatu da Araban eta %6 Gipuzkoan, baina %4 laburtu da Araban.


Plazakako betetze-maila %10 igo da Euskal AE osoan eta gelakakoa %5.


Udako hilabeteetan (uztaila-iraila), Euskal AEn, %7ko gehikuntza izan da bidaiarien sarreretan 2002ko udaren aldean eta hazkundeak hiru herrialdeetan eragin du: Bizkaian (%13), Araban (%4) eta Gipuzkoan (%4). Aldi berean, gaualdiek %8ko hazkundea izan dute eta 2002ko udan baino 72.000 gaualdi gehiago izan dira. %9 gehitu dira Bizkaian eta %7 Araban eta Gipuzkoan.



Nekazalturismoa: Gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (%25) eta gaualdiak (%18).


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 8.074 bidaiari-sarrera zenbatu dira joan den irailen, aurreko urteko hil berean baino %25 gehiago: %36 ugaritu dira Gipuzkoan , %16 Bizkaian, eta %14 Araban. Euskal AE osoan izandako hazkundea estatutik datozen bisitariek zein atzerrikoek eragin dute.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 20.596 izan dira irailen, 2002ko hil berean baino %18 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasa positiboak izan dira Gipuzkoan (%30) eta Bizkaian (%9), baina %2 jaitsi dira Araban.


Batez besteko egonaldia, bidaiariko, ehuneko sei puntu laburtu da Euskal AE osoan, 2002ko irailarekin alderatuta. Orain dela urtebeteko 2,70 egunetik aurtengo 2,55 egunera pasa da eta hiru lurraldeetan izan du eragina.


Plazakako betetze-maila %6 igo da Euskal AE osoan eta gelakako betetze-maila %3.


Udako hilabeteetan (uztaila-iraila), Euskadiko nekazalturismoetan, %2 bidaiari-sarrera gehiago izan dira iaz baino, eta gaualdiek %12ko hazkundea izan dute aldi berean, hau da, 11.000 gaualdi gehiago.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %16 gehitu dira 2003ko irailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SEPTIEMBRE DE 2003
Eguneratze data : 
2003/10/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002410_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali