2003/12/19ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2003KO AZAROA



Bidaiarien sarrerak %7 gehitu dira 2003ko azaroan



Hala ere, gaualdiak %1 urritu dira bidaiarien batez besteko egonaldia laburtu egin delako.


Euskal AEko ostalaritza-establezimenduetan, 125.651 bidaiari-sarrera erregistratu dira 2003ko azaroan, Eustatek landutako datuen arabera. Zifra horiek erakusten dute %7ko gehitzea gertatu dela aurreko urteko hil beraren aldean, hau da, iazko azaroaren aldean, 8.000 sarreratik gora gehitu direla. Hiru herrialdeetan izan dute bidaiarien sarrerek bilakaera positiboa : Gipuzkoan %11, Araban %9 eta Bizkaian %3 igo dira.


Estatuko bidaiarien sarrerak %4 gehitu dira Euskal AE osoan eta atzerriko bidaiarien sarrerak, aldiz, %18. Estatutik datozen bidaiarien kopurua igo egin da Araban (%12) eta Gipuzkoan (%5), baina jaitsi egin da Bizkaian(%-1). Atzerritarrek joera desberdinak izan dituzte hiru lurraldeetan: gehitu egin dira Gipuzkoan(%32) eta Bizkaian (%13), baina urritu egin dira Araban (%-5).


Estatutik datozen bidaiarien artean, gehitu egin dira erkidego guztietatik datozenak, Kataluniatik, Valentziatik eta Kanarietatik datozenak izan ezik. Kopuruari dagokionez, kolektiborik handienak Madrildik, Gaztela eta Leondik eta Andaluziatik etorritakoak izan dira. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin dira Frantziatik, Italiatik, Portugaldik, Erresuma Batutik, eta AEB-Kanadetatik datozenak; urritu egin dira, aldiz, Alemaniatik, Irlandatik, Austriatik eta Belgikatik datozenak.


2003ko irailean erregistraturiko gaualdiak 226.797 dira, hau da, iazko azaroan baino %1 gutxiago, hots, 2.000 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera desberdina izan dute hiru lurraldeetan: %13ko igoera handia izan dute Araban eta %1ekoa Gipuzkoan, baina %8 urritu dira Bizkaian.


Euskal AE osotara hartuta, bidaiarien batez besteko egonaldia 2002ko azaroko 1,95 egunetik hil honetako 1,80 egunera pasa da. Lurraldeka izan duen banaketak joera desberdinak agertzen ditu: hobetu egin da Araban (1,69tik 1,75 egunera), baina murriztu egin da Bizkaian (aurreko 2,00 egunetik egungo 1,79ra) eta Gipuzkoan (2,03 egunetik 1,84 egunera).


Plazen betetze-maila, azkenik, %8 beheratu da, Bizkaian (%-15) eta Gipuzkoan (%-7%) izandako jaitsierek eraginda, Araban %9ko gehikuntza izan baita.



Nekazalturismoa: Gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (%9) eta jaitsi gaualdiak (%-3).


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 5.827 bidaiari-sarrera zenbatu dira joan den azaroan, aurreko urteko hil berean baino %9 gehiago: %9 ugaritu dira Araban, %11 Gipuzkoan, eta %6 Bizkaian. Estatuko bisitariak %7 gehitu dira eta atzerrikoak %71. Gehikuntza horrek hiru herrialdeetan eragin du, ehuneko baliotan.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 11.865 izan dira azaroan, 2002ko hil berean baino %3 gutxiago. Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak izan dira Araban (%-3) eta Gipuzkoan (%-10), baina positiboak Bizkaian (%8).


Batez besteko egonaldia, bidaiariko, ehuneko hamaika puntu laburtu da Euskal AE osoan, 2002ko azaroarekin alderatuta. Orain dela urtebeteko 2,28 egunetik aurtengo 2,04 egunera pasa da, eta Araban (%-11) eta Gipuzkoan (%-19) eragin du.


Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko nekazalturismoetan ostatu hartutako bidaiarien batez besteko egonaldiaren murrizketak eraginda, plazen betetze-maila %9 jaitsi da.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %7 gehitu dira 2003ko azaroan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2003
Eguneratze data : 
2003/12/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002432_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali