2003/11/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2003KO URRIA



Bidaiarien sarrerak %7 gehitu dira 2003ko urrian



Gaualdiak %6 gehitu dira hil berean.


Euskal AEko hostalaritza-establezimenduetan, 144.698 bidaiari-sarrera erregistratu dira 2003ko urrian, Eustatek landutako datuen arabera. Zifra horiek erakusten dute %7ko gehitzea gertatu dela aurreko urteko hil beraren aldean, hau da, 11.000 sarrera gehiago izan direla. Hiru herrialdeetan izan dute bidaiarien sarrerek bilakaera positiboa: Gipuzkoan %8, Araban %7 eta Bizkaian %4 igo dira.


Estatuko bidaiarien sarrerak %10 gehitu dira Euskal AE osoan. Atzerriko bidaiarien sarrerak, aldiz, %1 urritu dira. Estatutik datozen bidaiarien kopurua igo egin da hiru herrialdeetan: Araban %12, Gipuzkoan %15 eta Bizkaian %4. Atzerritarrek joera desberdinak izan dituzte hiru lurraldeetan: gehitu egin dira Bizkaian (%5) eta urritu egin dira Gipuzkoan (%-3) eta Araban (%-9).


Estatutik datozen bidaiarien artean, gehitu egin dira erkidego guztietatik datozenak, Kanarietatik eta Kantabriatik datozenak izan ezik. Kopuruari dagokionez, kolektiborik handienak Madrildik eta Kataluniatik etorritakoak izan dira. Atzerriko bidaiarien artean, apur bat gehitu dira Frantziatik, Erresuma Batutik, Italiatik eta Belgikatik datozenak, eta urritu Alemaniatik, Portugaldik, Iberoamerikatik eta AEB-Kanadetatik etorritakoak.


2003ko urrian erregistraturiko gaualdiak 280.727 dira, hau da, iazko urriaren aldean %6ko gehikuntza eta 17.000 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera desberdina izan dute hiru lurraldeetan: %30eko igoera handia izan dute Araban eta %11koa Gipuzkoan, baina %6 urritu dira Bizkaian.


Bidaiarien batez besteko egonaldiak ez du ia alderik izan Euskal AE osotara hartuta, hau da, bidaiariko 1,94 egunean mantendu da, baina joera desberdinekin lurraldekako banaketan: nabarmen hobetu da Araban (%22) eta iazko 1,67 egunetik aurtengo urriko 2,03 egunera pasa da; Gipuzkoan (%2) apur bat hobetu da, eta Bizkaian, berriz, aurreko 2,15 egunetik egungo 1,94 egunera murriztu da.


Plazen betetze-maila, azkenik, %3 beheratu da, Bizkaian izandako jaitsierak eraginda (%-18), Araban eta Gipuzkoan gehikuntza nabarmenak izan baitituzte, %14 eta %8koak, hurrenez hurren.





Nekazalturismoa: Gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (%12) eta gaualdiak (%8).


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 6.822 bidaiari-sarrera zenbatu dira joan den urrian, aurreko urteko hil berean baino %12 gehiago: %37 ugaritu dira Araban eta %24 Gipuzkoan, baina Bizkaian %9 urritu dira. Estatuko bisitariak %17 gehitu dira eta atzerrikoak %18 urritu. Urritze horrek hiru herrialdeetan eragin du.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 13.997 izan dira urrian, 2002ko hil berean baino %8 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasa positiboak izan dira Araban (%29) eta Gipuzkoan (%15), baina negatiboa Bizkaian (%-7).


Batez besteko egonaldia, bidaiariko, ehuneko lau puntu laburtu da Euskal AE osoan, 2002ko urriarekin alderatuta. Orain dela urtebeteko 2,14 egunetik aurtengo 2,05 egunera pasa da eta Araban eta Gipuzkoan eragin du.


Plazen betetze-maila %6 jaitsi da, indizeak Bizkaian izandako jaitsierak (%-21) eraginda. Hala ere, plazakako betetze-maila %5 hobetu da Araban eta Gipuzkoan.

.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %7 gehitu dira 2003ko urrian

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
OCTUBRE DE 2003
Eguneratze data : 
2003/11/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002416_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali