HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Euskal AEko 10 langile...

2003/10/21eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI): ENPRESAK 2003. urtea



Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko enpresen %52k presentzia dute Interneten, 2003an



Euskal AEko 7.500 enpresak merkataritza elektronikoko jarduerak egin zituzten 2002an, euren erosketen %11,4 eta salmenten %16,1.



Informazioaren gizarteari buruz Eustatek enpresetan eginiko inkesta honetan, egiaztatu egin da Interneten presentzia duten enpresen ehunekoaren etengabeko hobekuntza, bai euren web orriaren bidez, bai beste zerbitzari batean ostatutakoaren bidez.


2003an, Interneten presentzia duten 10 langile edo gehiagoko enpresak, iazko %41etik oraingo %52ra pasa dira eta ehuneko hamaika puntu irabazi dituzte. 10 langiletik beherako enpresen (gehienak autonomoak) datuak barne hartuta, ehunekoa %15 arte jaisten da, baina hala ere, iazko mailaren aldean, ehuneko bost puntu irabazi dira.

Datu horietan ikusten da web orriak sortzeko prozesua berria dela: azken urtean lau orritik ia bat sortu zen (%23) eta azken bost urteotan guztizkoaren %85 baino gehiago.







2002an, Euskadiko enpresetan pisu espezifiko txikia izaten jarraitu du merkataritza elektronikoak, hazkundea izan duen arren.


Enpresek Interneten duten presentzia tamaina batetik aurrera, behintzat, handia izaten hasi den arren, ez du eragin handirik izan merkataritza elektronikoko zifretan.


Interneten erabilerak hazkunde handia izan du azken urteotan (batez ere web orrietara sartzeko eta posta elektronikoa erabiltzeko), baina hala ere, merkataritza elektronikoa ez da hazten, eta gaur egun, transakzioen eta merkataritza elektronikoa egiten duten enpresen kopurua ez dira espero ziren zifretara iristen.


Hala ere, azken urtean ehuneko 1,4 puntuko hazkundea izan da merkataritza elektronikoa egiten duten enpresen artean. 2001ean, enpresen %3,0k egiten zuten jarduera mota hori; %2,7k erosketak egiten eta %0,4k salmentak egiten. 2002an, berriz, Internet bidez eragiketak egiten dituzten establezimenduen ehunekoa %4,4 dugu: %3,6k erosketak egiten dituzte bide elektronikoen bidez, eta %1,3k salmentak.


Informazioa gehiago xehatuta eta tamaina kontuan hartuta, 10 langile edo gehiagoko establezimenduen %10,0 dira bide elektronikoetatik merkataritza-transakzioak egiten dituztenak, iazko %6,4ren aldean. Era berean, 2002an, %8,3k egiten dituzte erosketak sarearen bidez eta %2,8k salmentak, 2001eko %5,1 eta %1,8ren aldean, hurrenez hurren.





Bestalde, kontuan hartzekoa da web bidezko “erosketa induzituak” gero eta garrantzi handiagoa izatea. Erosketa horietan, enpresek produktu bat modu tradizionalean erosi aurretik, eskaintzen dieten prezio eta ezaugarrien inguruko informazio jasotzen dute sarearen bidez, erabakia hartzeko. Beraz, merkataritza elektronikoak espero zen hazkunderik izan ez duen arren, Internetek alor horretan duen garrantzia elkartrukeko zifrek adierazten dutena baino askoz ere handiagoa da.


Egindako kalkuluen arabera, 7.500 enpresa dira merkataritza elektronikoa egiten dutenak Euskal AEn eta modu horretan egiten diren erosketek guztizko erosketen %11,4 hartzen dute eta salmentek guztizko salmenten %16,1.


Transakzio modu honen objektu diren produkturik ohikoenak hiru taldetan batzen dira. Batetik, informatikaren munduarekin lotura dutenak ditugu, hardwarearekin hasita (ekipo informatikoak, periferikoak edo beste osagai mota batzuk) edozein software mota arte. Beste alde batetik, hegazkineko txartelen eta hoteleko plazen erreserbak egitekoak ditugu, eta azkenik, aipatzekoa da sarearen bidezko finantza-zerbitzuen merkaturatzea (akzioen salerosketak eta transferentziak egitea, esate baterako).


Azkenik, kontsultatutako enpresen arabera, asko izan daitezke merkataritza elektronikoa espero zen mailara oraindik iritsi ez izanaren arrazoiak.


%57k uste du euren produktu edo zerbitzuak ez direla egokiak transakzio mota horretarako; %28k euren bezeroak ez daudela prestatuta jarduera horretan parte hartzeko; eta %24k merkatu hori, emateko epeak eta sor daitezkeen arazoetarako bermeak arautzen dituen legeriaren inguruan ziurgabetasun handia dagoela. %17arentzat eragozpen handia da ordainketen inguruan dagoen segurtasun-arazoa eta azkenik, enpresen %12k uste dute logistika-arazo batzuk badirela oraindik ere eta horiek konpondu ezean, oso zaila izango dela merkataritza elektronikoaren garapena.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Jose Miguel Escalada
Tlf:+34-945-01 75 07 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko enpresen %52k presentzia dute Interneten, 2003an

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN -ESI- Empresas Año 2003
Eguneratze data : 
2003/10/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002409_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali