HomeGaiakBiztanleen IKT ekipamenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko bost internautetatik...

2003/12/26ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA: FAMILIAK 2003ko 2. hiruhilekoa



Euskal AEko bost internautetatik lauk Google bilagailua erabiltzen dute



100 familiatik 45ek badu ordenagailua etxean; seme-alabak dituztenen artean, 100dik 64k.


Google, eta atzeraxeago Yahoo, bilagailuetara eta atarietara egindako bisitaldien jomuga nagusi dira. Halaxe dio Eustatek familiei informazioaren gizarteari buruz egindako inkestak, 2003ko 2. hiruhilekokoak. Lehendabiziko hori da internautek gehien aipaturiko bilagailua, 449.500 aipamen baititu. Bigarren bilagailua, Yahoo, atzerago ageri da (130.000 aipamen).


Google, Wanadoo eta Excite alde batera utzita, gainerako atariak gero eta internauta gutxiagok izendatzen ditu.





Prentsa digitalak lehendabiziko postuetan dirau, aipamenen rankinean.



Azken hiru urte honetan ohitura denez, webguneen rankinean lehenengo tokietan ageri dira orain ere egunkari digitalak. 15 urte edo gehiago dituzten Interneten erabiltzaileek horrelako tokiak aipatzen dituzte lehentasunez; gero, erakunde-webguneak; eta, neurri txikiagoan, finantza-erakundeak. Gero eta gehiago aipatzen dira, berriz ere, prentsa-webguneak, aurreko hiruhilekoan baino 29.000 aipu gehiago egin baitizkiete. Egunkarien webguneei, hartara, 221.200 aipamen egin dizkiete, guztira.









El CORREODIGITAL.COM da, berriro, webgune aipatuena. Hala ere, mota horretakoen artetik, DIARIOVASCO.COM (12.500 aipu gehiago) eta ELMUNDO.ES (7.900 gehiago) webguneek izan dituzte bi igoerarik handienak.


Banku, aurrezki-kutxa eta bestelako finantza-agentzien orriak iaz baino gutxiago aipatzen dituzte. BBK.ES webgunea da salbuespena: CAJALABORAL.ES webguneari aurrea hartu dio rankinean. Dena dela, halako webguneetatik batere ez da 20.000 aipamenera iristen.


Sailkapen horretan, nabarmenena da Euskal Herriko Unibertsitatearen webgunearen (EHU.ES) aipamenen gehikuntza. Aurreko hiruhilekoan hasi zen gehikuntza hori.



Etxeko IKT hornikuntzak: % 45ek badu ordenagailua, eta % 29,5ek, Interneteko konexioa, Euskal AEn.



Euskal AEko familien % 44,9k badute ordenagailua etxean, 2003ko bigarren hiruhilekoan. Ehuneko hori batez bestekotik gora dabil Araban (% 47,1) eta Gipuzkoan (% 45,9); eta % 43,9koa da Bizkaian.


Interneteko konexioa badute Euskal AEko familien % 29,5ek. Horretan, ehunekoa batez bestekotik gora dabil Gipuzkoan (% 32,3) eta behera Araban (% 29,3) eta Bizkaian (% 27,8).


Seme-alabak dituzten familiak, ez dituztenen hiru halako dira bai ordenagailua edukitzeari dagokionez (% 63,6 eta % 21,5, hurrenez hurren), bai Interneteko konexioa edukitzeari dagokionez (% 42,3 eta % 13,9).





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Celia Muro Pablo
Tel.: 31-945 017 534. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko bost internautetatik lauk Google bilagailua erabiltzen dute

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACION-FAMILIAS 2º trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2003/12/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002441_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali