HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2003/12/22ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE) 2003ko 3. hiruhil.



Euskal AEko esportazioak %4,8 jaitsi ziren 2003ko hirugarren hiruhilekoan



Hala ere, urteko lehenengo bederatzi hilabetean, esportazioen balantzeak %2,4ko hazkundea izan du.


Euskal AEko esportazioak %4,8 jaitsi dira aurtengo hirugarren hiruhilekoan, EUSTATek landutako datuen arabera. Guztizko bolumena 2.615 milioi eurora iritsi da, iazko 2.746 milioien aldean. Itxuraz, Europako ekonomiaren geldialdiak, eta batez ere gure bezero nagusienenak eragina izan du gure esportazioetan hirugarren hiruhileko honetan, urteko lehengo seihilekoan bilakaera positiboa izan baitzuten. Hiruhileko honetan jaitsi arren, Euskal AEko esportazioak %2,4 igo dira 2003ko lehenengo hiru hiruhilekoetan.


Guztizko inportazioak %2,9 igo dira hirugarren hiruhilekoan 2.430 milioi eurora iritsi dira. Inportazio ez-energetikoak bakarrik kontuan hartuta, aurreko urteko zifrak ia berdindu egin dira (%-0,1). Inportazio energetikoak, aldiz, %14,7ko hazkunde nabarmena izan dute.





Merkataritza-superabita murriztu egin da hiruhileko honetan eta 2.002ko hirugarren hiruhilekoko 384 milioitik aurtengo 185 milioira jaitsi da. Datu horiekin bat eginez, esportazioek inportazioen gainean duten estaldura-tasa 2.002ko hirugarren hiruhilekoko %116,3tik 2003ko hirugarren hiruhilekoko %107,6ra jaitsi da. Esportazio ez-energetikoek produktu beren inportazioen gainean duten estaldura-tasa ere jaitsi egin da denboraldi berean, %140,5etik %130,8ra.


Europar Batasuna helburu duten esportazioak %6,8ko jaitsiera metatu dute eta Euskal AEko produktuen salmentak murriztu egin dira gure bezero nagusiak diren Frantzian (%-6,0) eta Alemanian (%-9,5). Bi herrialde horiek desazelerazioko ekonomia-egoera prekarioan eta geldialditik hurbil dauden arren, Euskal AEko esportazioetatik tira egin dute urteko lehenengo seihilekoan, baina itxuraz eragin negatiboa heldu da hirugarren hiruhilekoan. Antzeko zerbait gertatzen da Italiarekin (%-13,6), Erresuma Batuarekin (%-9,2) eta Portugalekin (%-14,6) hiruhileko honetan.


Halaber, jaitsi egin dira, gutxiago bada ere, Europar Batasunetik datozen inportazioak (%-0,4) eta jaitsi egin dira hornitzaile nagusiak, Alemania (%14,5) eta Erresuma Batua (%3,4) izan ezik.


Muga-zergen taldeen barruan, bolumenaren aldetik garrantzitsuena ekipo-ondasunena da. Talde honen esportazioak %6,4 jaitsi dira, baina inportazioak %2,3 igo dira. Ondoren datorren muga-zergen taldeak, Metalak eta manufakturak atalak 2002ko aldi berean baino %7,3 gutxiago esportatu du eta bere produktuen inportazioak %0,7 jaitsi dira. Muga-zergen talde guztiek, produktu energetikoak taldeak salbu, murriztu egin dituzte euren esportazioak hirugarren hiruhileko honetan.


Esportazioen jaitsierarik nabarmenena Araban izan da (%-12,7). Lurralde horretan, nabarmen jaitsi dira muga-zergen hiru sekzio nagusiak: metalak eta beren manufakturak (%-15,7), material elektrikoa (%-20,3) eta garraio-materiala (%-18,3). Hiruhileko honetan, Bizkaian bakarrik igo dira esportazioak (%2,2) produktu energetikoen (%64,1) hazkunde handiak eraginda. Ekipo-ondasunen esportazioak %7,5 igo dira eta metalak eta manufakturak arloan %-11,0 jaitsi dira. Gipuzkoako guztizko esportazioak %5,5 murriztu dira. Igo egin dira Metalak eta beren manufakturak (%5,3) eta material elektrikoa (%1,4) taldeei dagozkienak, baina urte arteko tasa negatiboa izan dute garraio-materiala (%-15,2) taldeko esportazioek.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tlf:+34-945-01 75 13Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-harrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %4,8 jaitsi ziren 2003ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º TRIMESTRE DE 2003
Eguneratze data : 
2003/12/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002433_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali