HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2003/10/03ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE) 2003ko 2. hiruhil.



Euskal AEko esportazioak %7,1 igo dira 2003ko bigarren hiruhilekoan



Lehenengo seihilekoan esportazioak %5,9 hazi ziren eta inportazioak %6,3.


Euskal AEko esportazioak 3.092,7 milioi eurora iritsi ziren 2003ko bigarren hiruhilekoan, Eustatek landutako datuen arabera. Datu horiek, %7,1eko hazkundea erakusten dute, iazko bigarren hiruhilekoko esportazioen aldean. Apirilean, maiatzean eta ekainean jasotako inportazioak 2.666,8 milioi euroko zifra lortu zuten, hau da, %8,6ko gehikuntza 2002ko aldi beraren aldean. Datu horiekin, esportazioek inportazioen gainean dute estaldura-tasa %116,0an kokatu zen, urteko bigarren hiruhilekorako.


Esportazioen eta inportazioen bilakaerak ibilbide desberdinak izan zituen hiru lurraldeetan. Esportazioen atalean, hazkunde-tasarik handiena Gipuzkoak izan zuen (%12,5), ondoren Bizkaiak (%6,1) eta azkenik, Arabak (%1,4). Gipuzkoako esportazioen urte arteko hazkundea honako sekzioetan oinarritu zen: garraio-materiala, material elektrikoa eta metalak eta euren manufakturak arloetan. Bizkaiko hazkundean ekarpena izan zuten garraio-materiala eta material elektrikoa arloek eta Araban, hazkunde txikiari eutsi zioten material elektrikoa eta metalak eta euren manufakturak arloei esker.


Inportazioen atalean ere, handiak ziren lurraldeen arteko desberdintasunak: Arabak %21,4ko urte arteko hazkundea izan zuen bigarren hiruhilekoan. Jarraian, Gipuzkoa eta Bizkaiak, %6,6 eta %5,5eko hazkundeak izan zituzten, hurrenez hurren. Arabako inportazioen hazkundea batez garraio-materialak %119,7) eragin du, batez ere. Bizkaian eta Gipuzkoan, ostera, hazkunderik handiena metalak eta euren manufakturak arloak izan du.




SEIHILEKO BALANTZEA


2003ko lehenengo sei hilabeteetan, 5.979,6 milioi eurotan zifratu dira egindako esportazioak eta 5.190,6 milioi eurotan inportazioak. Beraz, esportazioak %5,9 hazi dira 2003ko urtarriletik ekainera , iazko lehenengo seihilekoaren aldean, eta inportazioak, %6,3 hazi dira 2002 urtearen lehenengo erdiaren aldean.


Eragiketen guztizko bolumena (esportazioak gehi inportazioak), 2002ko lehenengo hiruhilekoko 10.532,5 milioi eurotik aurtengo sei hilabeteotako 11.170,2 milioira pasa dira, hau da, aurreko urteko aldi beraren aldean %6,1 hazi da.




Lehenengo seihilekoan izandako merkataritza-superabita 789,0 milioira iritsi zen, aurreko urteko 764,7 milioien aldean eta esportazioek inportazioen gainean duten estaldura-tasa, %115,2an kokatu zen, 2002ko urtarril-ekaina aldian lortutako egoeratik 5 hamarren igota. Esportazioen bilakaera positiboa izan zen arren, merkataritza-superabita eta estaldura-tasa iazko maila berean mantendu ziren, 2003ko lehenengo seihilekoan inportazioek urte arteko hazkunde-tasa pixka bat altuagoa izan zutelako.


Helburu duten eremu geografikoei dagokienez, hazkunde aipagarria nabari da Europar Batasunera zuzendutako esportazioetan, urte arteko %10,1eko urte arteko hazkundea izan baitzen. Gure bi bezero nagusiei zuzendutako esportazioak igo egin dira: Frantzia (%6,9), Alemania (%10,3). Asko hazi ziren Italiara (%26,0) egindako esportazioak eta neurri txikiagoan bada ere, baita Erresuma Batura bideratutakoak (%5,6) ere. Belgikara (%6,6) eta Suediara (%24,7) egindako esportazioak ere gehitu egin ziren aldi horretan. Herbeheretara (%-1,3), Portugalera (%-0,1) eta Austriara (%-2,1) bideratutakoak, aldiz, murriztu egin ziren.


Europar Batasunetik kanpo, hobetu egin ziren AEBetara bideratutako esportazioak (%15,2), baina ez Japoniara (%-29,6) eta garapen-bidean dauden herrialdeetara (%-38,1) egindakoak.



Sektore-ikuspuntutik, ikusten da muga-zergen talde guztiek, plastikoak eta kautxua (%-1,1) izan ezik, hobetu egin zuten euren posizioa, 2002ko lehenengo seihilekoko esportazio-mailen aldean. Ekipo-ondasunen taldeak seihilekoko guztizko esportazioen %46 hartu eta %2,7ko igoera izan zuen. Pisu handiena izan zuen hurrengo muga-zergen taldeak, hots, metalak eta manufakturak %7,1eko hazkundea izan eta guztizkoaren %23 hartu zuen. Inportazioen sektore-atalean, produktu mineral eta energetikoen (%-2,5) eta paperaren (%-2,4) atzerakada ikusten da. Ekipo-ondasunen inportazioa (%0,2) apenas aldatu zen iazko lehenengo seihilekotik. Hazkunde handia izan zuen, aldiz, metalak eta manufakturak, %22,1eko hain zuzen. Bestelako manufakturak %4,1 igo ziren eta nekazaritza-produktuak %1,8.




Seihileko horretan, esportazioek eta inportazioek ere, bilakaerak desberdinak izan zituzten hiru lurralde historikoetan. Seihileko hazkunde-tasarik onenak Gipuzkoan izan ziren, %10,9ko hazkundearekin. Hazkunde hori muga-zergen talderik nagusienen bilakaera onak eragin zuen, ekipo-ondasunek eta metalak eta manufakturak. Horiek biak esportazioen %70 hartu eta %10en gainetik hazi ziren. Lurralde honetako inportazioak %12,6 gehitu dira.


Bizkaiko esportazioak %5,3ko garapen positiboa izan zuten, metalak eta manufakturak (%4,7) eta produktu mineral eta energetikoak (%26,3) arloen hazkundean oinarrituta. Lurralde honetako inportazioak %6,4 hazi ziren.


Arabako esportazioak, ostera, apenas hazi ziren %0,3 urtearen lehenengo seihilekoan, metalak eta manufakturak (%8,1) izandako hazkunde nabarmenaren ondorioz, ekipo-ondasunen taldeak atzera egin zuelako (%-3,4) eta berak bakarrik Arabako esportazioen %50 baino gehiago hartu zuelako. Seihileko horretan, Arabako inportazioak %1,4 murriztu dira.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tlf:+34-945-01 75 13Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-harrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %7,1 igo dira 2003ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2003
Eguneratze data : 
2003/10/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002404_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali