2003/12/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2003ko URRIA



Euskal AEko industri jarduera %0,1 jaitsi zen 2003ko urrian



Datu horiekin, urteko lehenengo hamar hilabetean, industri bilakaerak %1,1eko hazkundea metatu du.


EUSTATek landutako datuen arabera, 2003ko urrian, %0,1 jaitsi zen balio absolututan, Euskal AEko industri jarduera, 2002ko hil beraren aldean. Lan-egutegiaren balio homogeneotan, urte arteko aldakuntza %0,4 jaitsi zen. Urteko lehenengo hamar hilabeteetako hazkunde-tasa metatuak, aurreko urteko aldi beraren aldean, %1,1eko hazkundea izan du balio absolutuetan neurtuta, eta %0,7koa, lan-egutegiaren balio homogeneotan neurtuta.





2003ko urrian, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zaizkie: petrolioa fintzea (%35,0), ehungintza eta jantzigintza (%17,2), elikagai-industria (%10,4), zurgintza (%4,1) eta material elektrikoa (%3,6) arloei, besteak beste.


Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan dituzte: energia elektrikoa, gasa eta ura (%-9,5), garraio-materiala (%-8,2), ez-metalezko industria (%-6,3), larruaren eta oinetakoen industria (%-5,6) eta bestelako manufakturak (%-3,6) arloek, batik bat.


Ondasunen helburu ekonomikoka, 2003ko urrian, igo egin dira kontsumo-ondasunen (%1,4) urte arteko tasak, baina jaitsi egin dira bitarteko ondasunen (%-0,8) eta ekipo-ondasunen (%-4,7) tasak.


Urteko lehenengo hamar hilabeteetan, hazkunde metatu handienak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zaizkie: petrolioa fintzea (%22,0), ehungintza eta jantzigintza (%8,1), kautxua eta plastikoa (%6,1) eta material elektrikoa (%5,4) arloei, besteak beste.


Tasa metaturik negatiboenak, berriz, honako hauek izan dituzte: larruaren eta oinetakoen industria (%-12,0), bestelako manufakturak (%-4,5), ez-metalezko industria (%-1,3) eta papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-0,7) arloek, batik bat.


Lehenengo hamar hilabeteetako aldakuntza metatuak hazkundea izan du bitarteko ondasunetan (%1,8), baina kontsumo-ondasunak eta ekipo-ondasunak %2,1 eta %1,1 jaitsi dira, hurrenez hurren.


Lurralde historikoka, urriko indizean urte arteko hazkundeak izan dira Gipuzkoan (%2,7), baina indizea %1,0 jaitsi da Arabako lurralde historikoan eta %2,2 Bizkaikoan. Urteko lehenengo hamar hilabeteetan, Bizkaiak eta Gipuzkoak %1,2 eta %1,8ko hazkunde metatuak izan dituzte, hurrenez hurren. Arabak, ostera, jaitsiera arina izan du aurreko urteko aldi beraren aldean, %0,5ekoa, hain zuzen ere.








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tlf:+34-945-01 75 14 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %0,1 jaitsi zen 2003ko urrian

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
OCTUBRE DE 2003
Eguneratze data : 
2003/12/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002421_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali