2004/01/12ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2003ko AZAROA



Euskal AEko industri jarduera %1,3 hazi zen 2003ko azaroan



Datu horiekin, urteko lehenengo hamaika hilabetean, industri bilakaerak %1,5eko hazkundea metatu du.


EUSTATek landutako datuen arabera, 2003ko azaroan, %1,3 igo zen balio absolututan, Euskal AEko industri jarduera, 2002ko hil beraren aldean. Lan-egutegiaren balio homogeneotan, urte arteko aldakuntza %1,6ra iritsi zen. Urteko lehenengo hamaika hilabeteetako hazkunde-tasa metatuak, aurreko urteko aldi beraren aldean, %1,5eko hazkundea izan du balio absolutuetan neurtuta, eta %1,2koa, lan-egutegiaren balio homogeneotan neurtuta.





2003ko azaroan, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zaizkie: petrolioa fintzea (%43,8), material elektrikoa (%7,0), kautxua eta plastikoa (%5,1) eta elikagai-industria (%2,5) arloei, besteak beste.


Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan dituzte: larruaren eta oinetakoen industria (%-33,9), ehungintza eta jantzigintza (%-11,3), zurgintza (%-5,7) eta bestelako manufakturak (%-5,1) arloek, batik bat.


Ondasunen helburu ekonomikoka, 2003ko azaroan, igo egin dira bitarteko ondasunen (%2,9) urte arteko tasak, baina jaitsi egin dira kontsumo-ondasunen (%-0,5) eta ekipo-ondasunen (%-3,0) tasak.


2003ko lehenengo hamaika hiletako balantzea


Urteko lehenengo hamaika hilabeteetan, hazkunde metatu handienak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zaizkie: petrolioa fintzea (%24,0), kimika-industria (%9,0), material elektrikoa (%6,3) eta kautxua eta plastikoa (%6,1) arloei.


Tasa metaturik negatiboenak, berriz, honako hauek izan dituzte: larruaren eta oinetakoen industria (%-15,0), bestelako manufakturak (%-4,5), garraio-materiala (%-1,1), ez-metalezko industria (%-0,8) eta papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-0,7) arloek.


Lehenengo hamaika hilabeteetako aldakuntza metatuak hazkundea izan du bitarteko ondasunetan (%2,5), baina kontsumo-ondasunak eta ekipo-ondasunak %2,0 eta %0,8 jaitsi dira, hurrenez hurren.


Lurralde historikoka, azaroko indizean urte arteko hazkundeak izan dira Araban eta Gipuzkoan (%6,3 eta %3,4, hurrenez hurren); Bizkaian, berriz, indizea %2,9 jaitsi da. Urteko lehenengo hamaika hiletan hiru lurraldeek izan dituzte hazkunde metatuak, baina aldeak ere izan dira: aurreko urteko aldi beraren aldean, Gipuzkoan %3,0 hazi da, baina, Araban eta Bizkaian, ostera, neurritsuago, %0,1 eta %0,8ko hazkundeekin, hurrenez hurrez.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tlf:+34-945-01 75 14 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %1,3 hazi zen 2003ko azaroan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2003
Eguneratze data : 
2004/01/12
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002444_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali