2003/11/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2003ko IRAILA



Euskal AEko industri jarduera %1,5 hazi zen 2003ko irailean



Datu horiekin, urteko lehenengo hiru hiruhilekoetan, industri bilakaerak %1,2ko hazkundea metatu du.


2003ko irailean, %1,5 hazi zen balio absolututan Euskal AEko industri jarduera, 2002ko hil beraren aldean, EUSTATek landutako datuen arabera. Lan-egutegiaren balio homogeneotan, urte arteko aldakuntza %2,4 jaitsi zen, irailak aurten lanegun bat gehiago izan duelako iaz baino. Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetako hazkunde-tasa metatuak, aurreko urteko aldi beraren aldean, %1,2ko hazkundea izan du balio absolutuetan neurtuta, eta %0,8koa lan-egutegiaren balio homogeneotan neurtuta.




2003ko irailean, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zaizkie: petrolioa fintzea (%18,2), zurgintza (%11,7), material elektrikoa (%10,1), energia elektrikoa, gasa eta ura (%6,0) eta elikagai-industria (%5,5) arloei, besteak beste.


Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan dituzte: ehungintza eta jantzigintza (%-9,2), garraio-materiala (%-7,2), larruaren eta oinetakoen industria (%-6,0), ez-metalezko industria (%-1,5) eta makineria (%-1,5) arloek, batik bat.


Ondasunen helburu ekonomikoka, 2003ko irailean, igo egin dira bitarteko ondasunen (%1,6) eta kontsumo-ondasunen (%1,4) urte arteko tasak, baina jaitsi egin da ekipo-ondasunena (%-3,4).


Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan, hazkunde metatu handienak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zaizkie: petrolioa fintzea (%20,5), kautxua eta plastikoa (%6,4), material elektrikoa (%4,9), ehungintza eta jantzigintza (%3,9), eta energia elektrikoa, gasa eta ura (%2,7) arloei, besteak beste.


Tasa metaturik negatiboenak, berriz, honako hauek izan dituzte: larruaren eta oinetakoen industria (%-12,7), bestelako manufakturak (%-4,8), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-1,4) eta makineria (%-1,2) arloek, batik bat.


Lehenengo bederatzi hilabeteetako aldakuntza metatuak hazkundea izan du bitarteko ondasunetan (%2,0), baina kontsumo-ondasunak eta ekipo-ondasunak %2,7 eta %0,9 jaitsi dira, hurrenez hurren.


Lurralde historikoka, iraileko indizean urte arteko hazkundeak izan dira Gipuzkoan (%3,8) eta Bizkaian (%0,3), baina indizea %0,8 jaitsi da Arabako lurralde historikoan. Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan, aldeak txikiagoak dira Bizkaia eta Gipuzkoaren artean, %1,6 eta %1,5eko hazkunde metatuak izan baitituzte, hurrenez hurren. Arabak, ostera, jaitsiera arina izan du aurreko urteko aldi beraren aldean, %0,4koa, hain zuzen ere.








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tlf:+34-945-01 75 14 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %1,5 hazi zen 2003ko irailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SETIEMBRE DE 2003
Eguneratze data : 
2003/11/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002415_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali