2004/02/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2003ko ABENDUA



Euskal AEko industri jarduera %3,9 hazi zen 2003ko abenduan



Datu horiekin, Industri Produkzioaren Indize Orokorra %1,2 hazi da 2003an.


2003ko abenduan, EUSTATek landutako datuen arabera, %3,9 hazi zen Euskal AEko industri jarduera balio absolututan, 2002ko hil beraren aldean. Lan-egutegiaren balio homogeneotan neurtuta, urte arteko aldakuntza %0,2koa izan da, 2003ko abenduak 2002koak baino lanegun bat gehiago izan duelako. 2003 osoko hazkunde-tasa metatuak, aurreko urtearen aldean, %1,2ko hazkundea izan du balio absolututan neurtuta eta %0,7koa lan-egutegiaren balio homogeneotan neurtuta.





2003ko abenduan, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zaizkie: kautxua eta plastikoa (%17,9), garraio-materiala (%12,8), kimika-industria (%11,8), material elektrikoa (%7,5) eta metalgintza eta metalezko gaiak (%6,9) arloei, besteak beste.


Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan dituzte: ehungintza eta jantzigintza (%-49,1), larruaren eta oinetakoen industria (%-11,7), zurgintza (%-8,0), energia elektrikoa, gasa eta ura (%-7,7), makineria (%-5,8) eta bestelako manufakturak (%-4,2) arloek, batik bat.


Ondasunen helburu ekonomikoka, 2003ko abenduan, igo egin dira bitarteko ondasunen (%7,5) eta kontsumo-ondasunen (%2,6) urte arteko tasak, baina jaitsi egin da ekipo-ondasunen (%-3,1) tasa.


2003ko urteko balantzea


Industri Produkzioaren Indize Orokorraren tasa metatuaren %1,2ko gehikuntzarekin itxi da 2003ko urteko balantzea, aurreko urtearen aldean. Datuak balio homogeneotan neurtu ahal izateko lan-egutegiaren eragina zuzenduta, 2003ko hazkunde metatua %0,7koa izan da.


2003 guztian, hazkunde metatu handienak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zaizkie: petrolioa fintzea (%21,4), kautxua eta plastikoa (%7,1), material elektrikoa (%6,4) eta kimika-industria (%2,9) arloei, besteak beste. Tasa metaturik negatiboenak, berriz, honako hauek izan dituzte: larruaren eta oinetakoen industria (%-14,7), bestelako manufakturak (%-4,7), zurgintza (%-3,7) eta makineria (%-1,2) arloek, batik bat.


2003an metatutako aldakuntzak hazkundea izan du bitarteko ondasunetan (%2,1), baina kontsumo-ondasunak eta ekipo-ondasunak %1,6 eta %1,3 jaitsi dira, hurrenez hurren.


2003ko balantzean lurralde bakoitzaren joera desberdina izan da, hiruretan positiboa izan bada ere: Gipuzkoan %2,1 hazi da, Araban %1,2 eta Bizkaian, %0,5.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tlf:+34-945-01 75 14 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %3,9 hazi zen 2003ko abenduan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
DICIEMBRE DE 2003
Eguneratze data : 
2004/02/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002481_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali