HomeGaiakBarne-merkataritzaren indizeaPrentsa Oharrak Euskal AEko merkataritza-sektorearen...

2003/11/21eko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI) 2003ko hirugarren hiruhilekoa



Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %5,0 hazi ziren 2003ko hirugarren hiruhilekoan


Merkataritza-salmenten hazkunde metatua %4,8koa izan da, urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan.


2003ko hirugarren hiruhilekoan, Barne Merkataritzaren Indizeak %5,0ko urte arteko gehikuntza nominala izan du, aurreko urteko aldi beraren aldean, EUSTATek landu dituen datuen arabera. Prezioen igoeraren eragina kenduta, merkataritzasektoreko salmenten hazkunde erreala %3,1ean estimatu da, 2003ko hirugarren hiruhilekoan.





Handizkako sektorean, %5,3 igo dituzte urte arteko salmentak hirugarren hiruhilekoan, eta txikizkakoan, ehuneko txikiagoan, %4,4 igo baitituzte. Hazkunde nominal horiek hazkunde errealen baliotan neurtuz gero, prezioen eragin inflazionista kenduta, handizkako sektoreko salmentek %3,3ko hazkundea izan dute, eta txikizkakoek %2,7koa.


Handizkako merkataritza sektorean, nabarmendu egin dira izan duten hazkundeagatik honako produktuen salmenta nominalak: elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%10,4), nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%5,9) eta gai erdilanduak eta txatarra (%4,1) atalenak; makineria eta tresneria (%0,7) atalaren geldialdiaren aldean.


Ohiko txikizkako merkataritzan, bestelako kontsumo-gaiak (%6,8%) eta pertsonen hornikuntza (%3,2) atalek hazkunde handiagoak izan dituzte euren salmentetan, etxearen hornikuntza (%2,2) eta elikagaiak (%1,4) sektoreei dagozkien salmentek baino.


Azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzaren salmentek %5,7ko igoera izan dute, balio nominaletan, urteko hirugarren hiruhilekoan. Ohiko merkataritza espezializatuaren salmentak, aldiz, %3,6 igo dira. Bestalde, elikagaietan nagusitasuna duten sektoreek %6,0ko hazkundea izan dute eta elikagaiaz besteko produktuak nagusi dituztenek %3,9koa.


Lurralde historikoka, barne-merkataritzaren indize orokorraren hazkunderik handienak Gipuzkoan izan dira (%6,6), balio nominaletan. Ondoren Araba dator, urte arteko %5,8ko urte arteko tasarekin eta Bizkaia, urrutitik, %3,8ko hazkundearekin. Datu nominal horiek hazkunde errealeko datu bihurtuta, honako emaitzak ditugu: merkataritzako salmentak %4,8 hazi dira Gipuzkoan , %4,0 Araban eta %1,8 Bizkaian.


Araban eta Bizkaian, handizkako eta txikizkako merkataritza-sektoreko salmentek urte arteko oso antzeko bilakaera izan dute. Gipuzkoan, berriz, handizkako merkataritza-sektoreko salmentek (%8,3) hazkunde askoz ere handiagoa izan dute txikizkakoek baino (%3,7).


Euskal AEko merkataritza-sektoreko pertsonal enplegatua %1,3 igo da 2003ko lehenengo hiru hiruhilekoetan eta okupazioaren bilakaera positiboa izan da handizkako sektorean (%0,9) eta txikizkakoan (%1,5). Herrialdeka, sektore honetan, enpleguaren urte arteko hazkunde metaturik handiena Gipuzkoan izan da (%1,7) eta Araban (%1,2) eta Bizkaian (%1,1) txikiagoak izan dira.


Enpleguaren bilakaerak desberdintasun handiagoak agertzen ditu sektoreka banatuta: Gipuzkoan, enplegua gehiago hazi da txikizkako sektorean (%2,2) handizkakoan baino (%0,7). Araban ere bai, aldeak txikiagoak diren arren: txikizkako merkataritza %1,4 hazi da eta handizkakoa %0,8. Bizkaian, sektore biek tasa metatu bera lortu dute, %1,1ekoa, hain zuzen ere.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tlf:+34-945-01 75 05 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %5,0 hazi ziren 2003ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002417_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali