HomeGaiakBarne-merkataritzaren indizeaPrentsa Oharrak Euskal AEko merkataritza-sektoreko...

2004/02/19ko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI) 2003ko 4. hiruhilekoa



Euskal AEko merkataritza-sektoreko salmentak % 4,5 handitu ziren 2003ko laugarren hiruhilekoan


Datu horiek kontuan hartuta, 2003ko urteko salmenten batez besteko hazkunde metatuak % 4,4ko aldakuntza nominala du


2003ko laugarren hiruhilekoko Kanpo Merkataritzaren Indizeak % 4,5eko urte arteko hazkunde nominala izan du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Prezioen igoeraren eragina kendu eta gero, merkataritza-sektoreko salmenten hazkunde erreala, 2003ko laugarren hiruhilekoan, % 2,6koa izan dela kalkulatu da.





Handizkako merkataritzak % 4,5 gehitu ditu urte arteko salmentak, urte horretako laugarren hiruhilekoan. Txikizkako merkataritzak ere antzeko ehunekoan, % 4,7an, gehitu ditu.


Txikizkako sektorean, nabarmen ageri dira, izan duten hazkundeagatik, elikagaiez besteko kontsumo-gaiak (% 13,7) eta produktu erdilanduak eta txatarra (% 6,5) arloetako salmenta nominalak; aitzitik, bere horretan mantendu dira nekazaritza-produktuak eta elikagaiak arlokoak (% 1,5), eta jaitsi egin dira makinak eta tresnak arlokoak (% 5,7).


Txikizkako sektorean, hazkunde-tasa positiboak izan dituzte pertsonaren ekipamendua (% 13,6) eta etxeko ekipamendua (% 6,0) arloek, eta salmentak gutxitu dituzte bestelako kontsumo ondasunek (% -5,6) eta elikagaiek (% -2,3), betiere aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean.

Azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzan salmentak % 5,6 gehitu dira, kopuru nominaletan, 2003ko laugarren hiruhileko horretan, batik bat elikagaietakoak diren salmentek (% 6,2) eraginda, nahiz eta gainerako produktuek gehikuntza txikiagoa izan (% 2,2).

2003. urteko zenbateko metatuan, Barne Merkataritzako Indizea % 4,4 handitu da aurreko urtearen aldean: handizkako merkataritza % 4,2 igo da, eta txikizkakoa % 4,7, aldi horretan.

Prezioen igoeraren eragina kenduta eta kopuru nominalak euro konstanteetara ekarrita, ikusten da Barne Merkataritzaren Indizea % 2,0 hazi dela: handizkako merkataritzako salmentak % 1,7, eta txikizkako merkataritzakoak % 2,7.


Laugarren hiruhilekoan, Barne Merkataritzaren Indizeak aldakuntza nominal positiboak izan ditu hiru lurralde historikoetan, % 5,4 hazi baita Araban, % 4,7 Bizkaian eta, azkenik, % 3,8 Gipuzkoan. Urte osoa hartuta, Arabako indizea % 6,5 hazi da, Bizkaikoa % 4,3 eta Gipuzkoakoa % 3,5 (nominalak dira kopuru horiek ere).


Euskal AEko merkataritza sektorean enplegatutako langileak % 1,8 gehitu dira 2003ko laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean: % 0,4 handizkako arloan, eta % 2,6 txikizkakoan. Lau hiruhilekoen batez bestekoa hartuta, langileak % 1,7 gehitu dira: % 1,0 handizkako merkataritzan, eta % 2,1 txikizkakoan.








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tel.: 05-945 017 505. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza-sektoreko salmentak % 4,5 handitu ziren 2003ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002488_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali