2003/10/30eko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt) 2003ko hirugarren hiruhilekoa



Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %4,4 hazi ziren 2003ko hirugarren hiruhilekoan



Araban %6,0 hazi ziren, batez bestekoaren gainetik, Bizkaian (%4,4) bataz bestekoaren pareko eta Gipuzkoan (%3,7), ostera, neurritsuago.


Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2003ko hirugarren hiruhilekoan, salmentak %4,4 igo dira, kopuru nominaletan, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, Eustatek emandako datuen arabera. Hazkunde nominal hori, kopuru errealetan, %2,7ko garapen positiboa da.





Tradiziozko txikizkako merkataritzaren (espezializatua) salmenta nominalak %3,6 igo dira 2003ko hirugarren hiruhilekoan, 2002ko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Igoera nominal hori, prezioen igoeraren eragina kenduta, %2,9koa da, balio errealetan.


Gune ertain eta handietako txikizkako salmentak (ez-espezializatua) %5,7 hazi dira balio nominaletan, aurtengo hirugarren hiruhilekoan. Prezioen igoeraren eragina kendu eta gero, urte arteko tasaren aldakuntza %2,2koa da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.


Herrialde Historikoka banatuz gero, hirugarren hiruhileko honetan, Araban izan da txikizkako merkataritzako salmenta nominalen hazkunderik handiena; %6,0eko urte arteko hazkundea izan baita, txikizkako merkataritza espezializatuaren hazkunde handiak eraginda (%6,6). Atzetik Bizkaia du, indize orokorreko %4,4ko aldakuntza positiboarekin eta Gipuzkoak, %3,7ko hazkundea izan du. Balio errealetan, honako hazkundeak izan dira: %4,0koa Araban, %2,8koa Bizkaian, eta %1,9koa Gipuzkoan.


2003ko bigarren hiruhilekoan txikizkako merkataritzaren sektorean ziren landunen aldetik, urte arteko %1,8ko hazkundea izan zen (aurreko urteko hiruhileko beraren aldean) Euskal AEko guztizkorako. Iragan abendutik honera burututako enplegu hazkundea %1,5koa izan da eta Herrialdeka honakoak dira datuak: Gipuzkoan (%2,2), Araban (%1,4) eta Bizkaian, (%1,1).





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tlf:+34-945-01 75 05 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %4,4 hazi ziren 2003ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2003/10/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002414_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali