2004/02/09ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA 2003ko 4. hiruhilekoa



Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak % 4,6 hazi ziren 2003ko laugarren hiruhilekoan



Datu horiekin, 2003. urtean metatutako hazkunde nominala % 4,7koa da.


Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektoreak salmenta gehiago izan zuen 2003ko laugarren hiruhilekoan (% 4,6ko gehikuntza), aurreko urteko aldi berean baino, kopuru nominaletan, Eustatek emandako datuen arabera. Hazkunde nominal horrek, kopuru errealetan, % 2,6ko urte arteko bilakaera dakar, hori ere positiboa.


2003. urtean metaturiko gehikuntza % 4,7koa da kopuru nominaletan; eta % 2,6koa, berriz, behin prezioen igoeraren eragina kenduta.







Tradiziozko txikizkako merkataritzaren (espezializatua) salmenta nominalak % 4,2 gehitu dira 2003ko laugarren hiruhilekoan, 2002ko aldi beraren aldean. Gehikuntza nominal hori, prezioen igoeraren eragina kenduta, % 3koa dugu, kopuru errealetan.


Gune ertain eta handietako txikizkako salmentak (ez-espezializatua) % 5,6ko hazkunde nominala izan du laugarren hiruhilekoan. Prezioen igoeraren eragina kendu eta gero, urte arteko tasaren aldakuntza % 1,9koa da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

2003. urte osoan, tradiziozko txikizkako merkataritzaren (espezializatua) salmenta nominalak % 4,1 gehitu dira 2002. urtearen aldean. Gehikuntza nominal hori, behin prezioen inflazio-eragina kenduta, % 2,9koa dugu, kopuru errealetan.


Gune ertain eta handietako txikizkako salmentak (ez-espezializatua) % 5,8ko bilakaera positiboa izan du, kopuru nominaletan. Prezioen igoeraren eragina kendu eta gero, urte arteko aldakuntza hori % 2,2koa da, kopuru konstanteetan neurtuta.


Lurralde historikoka, txikizkako sektoreko salmenta nominalen hazkunderik handiena, urte honetako laugarren hiruhilekoan, Bizkaian gertatu da. Izan ere, % 5,0ko urte arteko hazkundea izan dugu hor, txikizkako salmenta ez-espezializatua gehiago hazi delako. Ondoren, Gipuzkoa dator, indize orokorrak % 4,3ko aldakuntza positiboa izan baitu; Arabak, ostera, hazkunde neurritsuagoxea izan du, % 3,9koa. Kopuru errealetan, % 3,1eko gehikuntza izan da Bizkaian, % 2,1ekoa Gipuzkoan, eta % 2,0koa Araban.


2003ko laugarren hiruhilekoan txikizkako merkataritzaren sektorean ziren landunei dagokienez, Euskal AEn % 2,6ko urte arteko gehikuntza izan da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Joan den abenduaz geroztik enpleguak % 2,1 egin du gora, lurralde bakoitzean bilakaera hau izanda: Gipuzkoan % 2,4; Bizkaian % 2,1; eta Araban % 1,2.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tel.: +34-945 017 505. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak % 4,6 hazi ziren 2003ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2004/02/09
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002485_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali