2004/01/16ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA) 2003ko 4. hiruhilekoa



Euskal AEn 2003. urtean lan-merkatuak izan duen balantzeak erakusten duenez, okupazioa % 0,7 goratu da, eta langabezia-tasa bi hamarren beheratu



2003ko laugarren hiruhilekoan, % 0,9 gutxitu dira landunak, eta langabezia-tasa zazpi hamarren handitu da.


Euskal AEko lan merkatuan 897.300 langabeak zeuden 2003ko laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 7.700 gutxiago, Eustatek zabaltzen duen Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko Inkestaren arabera. Beste alde batetik, langabezia-tasa % 8,1ekoa zen aurreko hiruhilekoan, eta % 8,8ra handitu da. Datu horiek kontuan hartuta azken 12 hilabeteari buruz egindako balantzeak erakusten duenez, okupazioa % 0,7 goratu da, eta langabezia-tasa bi hamarren beheratu.


Azken hilabeteotan, langabeak 7.000 gehiago dira, eta langabezia-tasak 0,7 ehuneko-puntu egin du gora. Biztanleria landunak eta langabeak izandako bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa % 55era heldu da.


Langabezia-tasa urritu egin da Araba-Gipuzkoetan, eta hazi Bizkaian


Langabeak laugarren hiruhileko horretan 86.800 zirela zenbatu da. Araban gutxitu egin dira, eta pixka bat gehiago gutxitu ere Gipuzkoan. Araban 500 langabe gutxiago dira, guztira 10.600 izanik; horrenbestez, % 7,1era etorri da Arabako langabezia-tasa. Gipuzkoan, 23.600 dira langabeak, hiru hilabete lehenago baino 3.200 gutxiago; tasa, hortaz, % 7,2koa da. Bizkaian, guztira 52.600 izanik, 10.600 gehitu dira, eta tasa % 10,3ra etorri da.


Gizonezkoen langabezia-tasa % 6,6koa da, bost hamarren hazi delarik, eta emakumezkoena, askoz handiagoa (% 11,9), puntu bat igo da. Gazteen langabezia-tasa ere puntu eta erdi baino gehixeago handitu da, eta 16tik 24 urtera bitarteko lau gazte aktibotik bat harrapatu du ia (% 22,8).


EUROSTAT-Europako Erkidegoko Estatistika Bulegoaren arabera, 2003ko azaroan Euroguneko herrialdeek % 8,8ko langabezia-tasa lortu zuten, 2003ko hiruhileko honetan Euskal AEn izandakoaren berdina. Beste aldi batzuetan legez, Europar Batasun osoaren tasa (% 8) Eurogunekoa baino txikiagoa da.



Txikiagotu egin da lehenengo enpleguaren bila dabiltzanen taldea


Gizonezko langabeak, guztira 37.500 izanik, 2.500 gehitu dira. Emakumezkoen artean, 4.500 gehiago dira langabeak, guztira 49.500. Langabeen kopurua adin-talde guztietan handitu da: 16tik 24 urtera bitartekoenean (+1.200), 25etik 44 urtera bitartekoenean (+4.400) eta 45 edo gehiagokoenean (+1.400).


Lehenengo enpleguaren bila dabiltzan langabeen taldean, bestalde, 11.300 pertsona daude (3.900 gutxiago). Horrenbestez, hiru hilabete lehenago baino proportzio txikiagoa dute, langabeen guztizkoan (aldi horretan, % 19 izatetik % 13ra jaitsi dira).


Biztanle landunak 7.700 gutxitu dira, 2003ko laugarren hiruhilekoan


Landunak, 2003ko hiruhileko honetan, 897.300 dira, hau da, hiru hilabete lehenago baino 7.700 gutxiago. Hiru lurralde historikoetan jaitsi da okupazioa. Bizkaiak ditu emaitzarik txarrenak: 5.700 enplegu gutxiago. Ondoren, Gipuzkoa dator: 1.600 gutxiago. Arabak, azkenik, 400 landun gutxiago.




Okupazioa eraikuntzan galdu da, eta, neurri txikiagoan, industrian ere bai

2003ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, okupazioaren beherakadaren funtsezko arrazoia eraikuntzako beherakada da (7.700 enplegu gutxiago), eta, neurri txikiagoan, industriako beherakada (1.600 gutxiago). Zerbitzuen sektorean, aldiz, 900 enplegu gehiago daude, eta 700 gehiago nekazaritzan nahiz arrantzan.


Euskal AEn bai gizonezko landunak bai emakumezkoak urritu dira, baina lehenengoek izan dute bilakaera txarrena: aurreko hiruhilekoan baino 6.600 landun gutxiago (galdu den landun-kopuruan, lautik bat gizonezkoa da).


Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanleen kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, % 63,5ekoa da, hots, hiru hilabete lehenago baino sei ehuneko-hamarren gutxiago. Tasa hori % 75,2koa da gizonezkoentzat, eta emakumezkoentzat, berriz, % 51,7koa besterik ez.


Lurralde historikoka, enplegu-tasarik garaiena Arabak du orain ere, % 68koa, bi hamarren jaitsita. Gipuzkoa dator atzetik, % 66,9 tasarekin, 4 hamarren jaitsita. Bizkaiak du tasarik apalena, % 60,2koa, 2003ko hirugarren hiruhilekoaren aldean 0,8 ehuneko-puntu beheratuta.


Hiru etxegunetatik bitan (% 63), kide guztiak ari dira lanean. Hala ere, azken hiru hilabetean, 7.100ek utzi egin diote pertsona aktibo guztiak lanean izateari. Beste alde batetik, 1.500 gehiago dira kide aktibo guztiak langabezian dituzten etxeguneak; multzo hori Euskal AEn zenbatutako 738.000 etxeguneetatik % 2,7koa da.



2003. URTEAREN BALANTZEA


Azken urtean, okupazio-tasa ia bi ehuneko-puntu hazi da Gipuzkoan, hiru hamarren Araban, eta aldaketarik gabe dirau Bizkaian


Biztanle okupatuak 2002ko laugarren hiruhilekoan baino 6.100 gehiago dira (% 0,7 gehiago). Okupazio-tasa, hortaz, sei hamarren handitu da. Emakumezkoen artean, 1,3 ehuneko-puntukoa da gehikuntza; gizonezkoen artean ez da aldakuntzarik.


Lurralde historikoka, Gipuzkoan okupazio-tasa ia bi ehuneko-puntu gehitu da, Araban puntu erdi baino gutxixeago, eta Bizkaian ez da aldaketarik azken 12 hilabetean.


Azken urtebetean, pisua galtzen segitu du industriak, 1.700 landun gutxiago izaki. Gorakada aipagarriak izan dituzte, ostera, zerbitzuen sektoreak (6.400 enplegatu gehiago), nekazaritzak (+800) eta eraikuntzak (+600).


Langabezia-tasa bi ehuneko-hamarren jaitsi da azken urtebetean


Langabezia bi hamarren jaitsi da azken 12 hilabetean Euskal AEn: puntu erdi baino gutxixeagoko jaitsiera emakumeentzat, eta aldaketarik ez gizonezkoentzat. Gazteen langabezia-tasa 1,8 ehuneko-puntu gehitu da. Lurraldeka, beheratzea Gipuzkoan (-1,3 ehuneko-puntu) eta Araban (-0,7) jazo da; Bizkaian, ordea, zazpi puntu-hamarren goratu da.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Mª José Santamaría Gallardo
Tel.: +34-945 017 533. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn 2003. urtean lan-merkatuak izan duen balantzeak erakusten duenez, okupazioa % 0,7 goratu da, eta langabezia-tasa bi hamarren beheratu

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2004/01/16
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002464_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali